iñigo terradillos

Bisitaren azken txanpan, maskarada jokoak egin zituzten zuberotarrek atzo arratsaldean Larraulgo plazan. Jendetza inguratu da eta giro aparta jarri zuten. Izan ere, Aiztondo bailarako hainbat lagunek Zuberoako maskaradak euren herrietara ekartzeko lana egin dute. Horren emaitza ekarri du Tolosaldeko Ataria irratiko Iñigo Terradillosek gaurko irratien tartera. Horrez gain, Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari Txapelketako sailkapenari heldu dio, […]

irakurri gehiago →

Zazpi lagun Argentinara abiatu ziren atzo, bertsoa, pilota, musika eta dantza ardatz hartuta, hango euskal etxeetako bira egiteko. Zazpi horien artean, Tolosaldeko hiru lagun daudela azaldu du Ataria irratiko Iñigo Terradillosek gaurko irratien tartean. Haien asmoen berri ekarri du, baita joan aurretik bidaiariekin izandako elkarrizketako zenbait puntu aipatu ere.

irakurri gehiago →

Euskal Herriko Mus Txapelketaren finala jokatu zuten larunbatean Anoetan. Sei probintziatako 128 bikote elkartu ziren herriko plazako karpan, eta garaileen datuak ekarri ditu Ataria irratiko Iñigo Terradillosek gaurko irratien tartera. Horrez gain, ostiral eta larunbatean Tolosan egingo duten lanbide azokaz eta Aiztondoko errausketaren plataformak etzirako antolatutako hitzaldiaz hitz egin du. Bergarako Txapa irrati libreko lagunek, […]

irakurri gehiago →

12.370 herritarrek eman zuten botoa Tolosaldeko 28 herrietan atzo antolatutako galdeketan, deitutakoen %31,37k. Nahi al duzu euskal estatu burujabe bateko kide izan? galderari 11.894 lagunek baiezkoarekin erantzun diote eta 273k ezezkoarekin. Ba Tolosaldeko galdeketak utzitako emaitzaren berri ekarri dugu gaurko irratien tartera, Ataria irratiko Iñigo Terradillosek egin baitu datuen eta herritarren sentipenen bilduma. Tolosaldeaz gain, […]

irakurri gehiago →

Bidania-Goiazko Iriarte jauregian, Tolosaldeko egungo eta lehengo hautetsiek agerraldia egin zuten larunbatean. Bertan, Giltzarriak martxoaren 19rako deitu duen galdeketa “begi onez” ikusten dutela esan zuten, are gehiago, “parte hartzera, iritzia agertzera” animatu zituzten herritarrak. Horren berri ekarri du Ataria irratiko Iñigo Terradillosek gaurko irratien tartera. Horrez gain, asteburuan Alegiko udaletxean egindako elkartasun itxialdia ere aipatu […]

irakurri gehiago →

Tolosara joan ginela aprobetxatuta, mugaz gaindiko elkartasun dinamika bati buruz ere hitz egin nahi genuen Astelenita-ko irratsaio berezian. Izan ere, errefuxiatuen egoera kezkagarria ikusita, Bidaiarien Txokoa eta Zumardia elkarteen bidez Belgradoko bi Gobernuz Kanpoko Elkarteekin harremanetan jarri ziren. Eta Tolosa eta inguruetako lagunez osatutako talde batek neguko arropa eta dirua eraman zituen Belgradora otsail hasieran. […]

irakurri gehiago →

Kaldereroen gauak iragarri zuen inauterien etorrera, larunbatean, Tolosan, eta eraso sexista baten albistea hedatu zen atzo. Adin txikiko batek salaketa jarri zuen, bortxatu egin zutela esanez. Bada, Ertzaintzak 20 urteko gizonezko bat atxilotu du, bart, Tolosan bertan. Horren berri ekarri du Ataria irratiko Iñigo Terradillosek gaurko irratien tartera. Horrez gain, Tolosako Gazte Asanbladak egindako agerraldiaren […]

irakurri gehiago →

Joan den aste hasieran, neguko arropa bildu eta Belgradora eramateko asmoa azaldu zuen tolosar talde batek, han errefuxiatuen artean banatzeko. Bidaiarako gastuak betetzeko behar zuten dirua eta arropa biltzeko bi egun jarri zituzten, baina, bakarrarekin nahikoa izan zuten aurreikuspen guztiak gainditzeko. Ba bidaia horren komunikazio jarraipena egiten ari da gurean ezaguna dugun Ataria irratiko Iñigo […]

irakurri gehiago →

Asko dira azken hilabeteotan errefuxiatuen egoeraren aurrean zerbait egiteko erabakia hartu eta elkartasunez materiala bildu edo bidaiak abiatu dituzten euskal herritarrak. Tolosan ere antzeko dinamika bat jarri dute martxan eta horren zein Tolosaldeko beste hainbat konturen berri ekarri dugu gaurko irratien tartera, Ataria irratiko esatari Iñigo Terradillosen laguntzaz.

irakurri gehiago →

Tolosako hainbat dendetan urte zahar egunean pintadak egin zituzten Kontsumo matxistarik ez, ez gara panpinak lelopean, eta ekintzak polemika eragin du, adierazpen askatasunaren eta denden aurkako erasoen arteko nolabaiteko eztabaida. Gai horri erreparatu dio Ataria irratiko esatari Iñigo Terradillosek gaurko irratien tartean, Tolosaldeko albisteen kronika egiterakoan. Horrez gain, Bide Ertzean musika taldeak etenaldia egiteko hartu […]

irakurri gehiago →