askatu

Bigarrenez burutuko dituzte aurten Arabako gazte feministen topaketak. Arabako hainbat gazte talde feministek antolatu dute ekimena Otsailaren 17an Zuiako Gaztetxean. Egitarau oparoa antolatu dute esku artean dituzten hausnarketa eta korapiloak askatzeko asmoarekin. Negeakeko kide diren Izaro eta Lierni etorri zaizkigu estudiora, eta topaketen nondik norakoen berri eman digute.  

irakurri gehiago →

Kaldereroen gauak iragarri zuen inauterien etorrera, larunbatean, Tolosan, eta eraso sexista baten albistea hedatu zen atzo. Adin txikiko batek salaketa jarri zuen, bortxatu egin zutela esanez. Bada, Ertzaintzak 20 urteko gizonezko bat atxilotu du, bart, Tolosan bertan. Horren berri ekarri du Ataria irratiko Iñigo Terradillosek gaurko irratien tartera. Horrez gain, Tolosako Gazte Asanbladak egindako agerraldiaren […]

irakurri gehiago →

Kontrolatzen gaituen bikotekideaz, asko maite ditugun arren denbora kentzen diguten seme-alabez, lantokitik lehen eginda iritsi eta beti zain dauden etxeko lanez, garena onartu ordez izan beharko genukeenarekin bonbardatzen gaituzten iragarkiez… zenbat loturatatik askatu nahi edo behar ote dugu emakumeok? Horretaz kontzientzia hartzea izan daiteke lehen urratsa, eta hori sustatzeko Loturez askatu lelopean poltsak ekoiztu dituzte […]

irakurri gehiago →

Aste honetako Kultur Kuboan : – Aizpea Abrisketa, Kontseiluko kideak, joan den abenduan Donostian onartu zen hizkuntz eskubideak bermatzeko protokoloa azaldu digu. – « Loreak askatu » diska berria aurkezteko lanetan atxeman dugu Pantxoa Bergara « Xabaltx ». Musika : Aukzion « Mir taiet », Xabaltx « Ez dugu maite debaldetan »

irakurri gehiago →

Cadizeko Puerto III espetxean bi urte eta 10 hilabete daramatza isolamenduan Arantza Zulueta abokatuak. Zigor ziega batean bakarrik, egun osoan ezer egiteko aukerarik gabe. Bakartze hori apurtzeko ez ezik, abokatua berehala kaleratzeko sortu berri dute Arantza askatu plataforma. Zuluetaren kasua salatzeko lagunak eta senideak elkartu dira eta hainbat dinamika jarri dituzte martxan. Izan ere, salbuespen […]

irakurri gehiago →

“Preso diren artean, geu ere preso gara”, dio Free Otegi, Free Them All kanpainaren barruan egindako kantuak. “Bai, bada garaia. Aske Otegi eta guztiak”. Edorta Jimenezek idatzi ditu hitzak eta Joserra Senperenak konposatu du musika, eta, azaldu duenez, abesti “kantagarri eta dantzagarria” egitea izan dute helburu. Abestia egiteko xehetasunak eta sormen prozesuari buruzkoak kontatu ditu […]

irakurri gehiago →

Asteartean jakin genuen larriki gaixo dagoen Ibon Iparragirre euskal preso politikoa preso sozial batek jipoitu zuela Alcala Mecoko espetxean. Horren harira, eta larunbatean Bilbon egingo den preso gaixoak askatzearen aldeko manifestazioaren atarian, Iparra galdu baik plataformako kide eta Ibonen anai Jon Kirru Iparragirrerekin hitz egin dugu gaur.

irakurri gehiago →