eraso!

EGUN ERO KANTUZ – Madali Carpintero Navarro

7 otsaila, 2020 | 0 Komentarioak

Ultzamaldeko herritar desberdinak gonbidatzen ditugu ostiralero Esan Erran irratiko estudiora, Egun Ero Kantuz saiora. Haiek aukeratutako hamar kantuen bidez, haien bizitzen eta historiaren errepaso musikatua egiten dugu. Gaurkoan, duela urte mordoxka batetik Erason (Imotz) bizi den Madali Carpintero Navarro izan dugu saioko protagonista: Iruñean jaioa, Gasteizen ikasi eta gero berriro Iruñera mugitu zen, baina duela […]

irakurri gehiago →

EGUN ERO KANTUZ – Xabier Iturriotz ‘Zapa’

13 abendua, 2019 | 0 Komentarioak

Ultzamaldeko herritar desberdinak gonbidatzen ditugu ostiralero Esan Erran irratiko estudiora, Egun Ero Kantuz saiora. Haiek aukeratutako hamar kantuen bidez, haien bizitzen eta historiaren errepaso musikatua egiten dugu. Gaurkoan, Erason (Imotzen) bizi den Xabier Iturriotz zapataria izan dugu gurean. Legorretan jaioa, eta bizitzan zehar Gasteizen eta Iruñean bizitua, gure eskualdean daramatza azken hamarkadak. Bidaia polita egin […]

irakurri gehiago →

Lakuako Gobernuak lesbofobia, homofobia eta transfobia ikertu ditu ikastetxeetan. Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko nerabeek, oro har, “afektibitate eta sexu dibertsitatea, familia eta genero dibertsitatea onartzen dute”. Azterketaren arabera, nerabeek ia ez dute egiten dibertsitatearen aurkako adierazpenik jendaurrean. Gainera, familia eta harreman dibertsitatea gero eta barneratuagoa dago. Horren berri jakin genuen joan den asteazkenean, homofobia, transfobia […]

irakurri gehiago →

Euskal Herriko hainbat tokitan inauteriak ospatzen ari direla bada denbora jada, baina inauterien euskal kapitala izan daitekeen horretan, Tolosan, atzo lehertu zen festa. Ofizialki, hori bai, joan den astetik giroa berotzeko kaldereroak eta abarrak ospatzen ari zirelako, eta joan den asteburua bortxaketa salaketa batek ilundu zuelako. Gai horri erreparatu diogu gaurko errepaso kritikoaren tartean Mikel […]

irakurri gehiago →

Kaldereroen gauak iragarri zuen inauterien etorrera, larunbatean, Tolosan, eta eraso sexista baten albistea hedatu zen atzo. Adin txikiko batek salaketa jarri zuen, bortxatu egin zutela esanez. Bada, Ertzaintzak 20 urteko gizonezko bat atxilotu du, bart, Tolosan bertan. Horren berri ekarri du Ataria irratiko Iñigo Terradillosek gaurko irratien tartera. Horrez gain, Tolosako Gazte Asanbladak egindako agerraldiaren […]

irakurri gehiago →

Tratu onak, genero estereotipoak, biktima eta erasotzaile etiketak, kalearekiko beldurrak eta bikote harremanetako kontrol arriskutsuak. Sarri aipatzen diren gaiak dira horiek guztiak, saihesteko prebentzioan egin beharreko lanaz ere jakitun gara, baina ikasi duguna transmititzeko joera ere badugu. Horri guztiari hezkidetzatik nola hel dakiokeen hausnartzeko, Harremanak osasun zentroko Olatz Berastegirekin hitz egin dugu.

irakurri gehiago →

Badira zakila duten neskak eta bulba duten mutilak leloarekin abiatu zuen joan den astean kanpaina Chrysallis Euskal Herria elkarteak, haur transexualen errealitatea ezagutarazteko asmoz. Besteak beste afixak jarri dituzte Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñeko autobus markesetan. Ba Facebookek kartel hori zentsuratu izana albiste izan zen zenbait egunetan, nahiz eta atariak berak atzera egin zuen gero. […]

irakurri gehiago →

Auzi politiko bat hizpide hartuta barneratu gara gaurko irratien tartean, izan ere, bihar Espaniako Auzitegi Nazionalean deklaratu beharko dute bi gazte laudiotarrek. Albiste hori ekarri du Gasteizko Halabedi irratiko esatari Igor Goikoleak gurera. Horrez gain, Txagorritxuko Tirrintzia talde feministak publiko egindako eraso matxisten salaketak eta aurtengo Korrikak Araban egingo duen ibilbidea ere aipatu ditu. Esan […]

irakurri gehiago →

Lau talde feministek parekidetasunera bidean ardura hartzeko deia egin diote laster eratuko den Ipar Euskal Herriko Euskal Elkargoari. Ildo horretatik, instituzio berriaren egituretan emakume hautetsien presentzia bermatzea galdegin diote. Gai hori ekarri du Euskal Herriko Bilgune Feministako Saioa Iraolak Bilgune kontari-ren errepasora. Horrez gain, Oñatiko mural feministaren aurka egindako erasoa salatu du. Amaitzeko, gaurtik igandera […]

irakurri gehiago →

Adin txikikoen kontrako indarkeriak hamaika aurpegi ditu. Sistema patriarkaleko subjektu zaurgarrienak diren heinean, ordea, badute berezko ezaugarri bat: sufritzen dutena ezkutuan gertatu eta geratzen da, erasotzaileak haien senideak direlako gehienetan. Isiltasun horrek, baina, ezin duela errealitatea desitxuratu kontatu diete, Estitxu Eizagirrek atzo aurreratu zigunez, Argia astekarikoei Bilgune Feministako kide Saioa Iraolak eta Eraikiz elkarteko pedagogo […]

irakurri gehiago →