IRRATIEN TARTEA: Oier Gomez, Halabediko antena, galdeketak, Soriako behitegia eta agenda

Tumore bat erauzi ondoren emaitzen zain dagoen Oier Gomez euskal preso politikoa egoera larria jasaten ari dela jakin dugu aste honetan. Gasteiztarra izanik, haren egoerari buruzkoak eta salaketarako egindako deialdiak ekarri ditu Halabedi irratiko Igor Goikoleak gaurko irratien tartera. Horrez gain, asteburuan haizeteak irratiko antena bota eta emisioan arazoak eragin dizkiela azaldu du. Agenda arlotik, berriz, azaroan izango den Gasteiz Calling jaialdia aipatu du. Esan Erran irratiko Lur Gil ere batu da gaurko irratien tartera eta Basaburuan eta Imotzen ekainaren 18an egingo duten galdeketa aipatu du. Baita Odietako abeltzainek Sorian 20.000 behiko behitegi bat irekitzeko duten asmoa ere.

Hurrengo podcasta

TERTULIA: ez al gara ohartzen Trumpen aitzakian besteek egin dezaketenaz?

ar. Ots 7 , 2017