odieta

EGUN ERO KANTUZ – Iosu Isturitz

17 urtarrila, 2020 | 0 Komentarioak

Ultzamaldeko herritar desberdinak gonbidatzen ditugu ostiralero Esan Erran irratiko estudiora, Egun Ero Kantuz saiora. Haiek aukeratutako hamar kantuen bidez, haien bizitzen eta historiaren errepaso musikatua egiten dugu. Gaurkoan, Erripan (Odieta) bizi den Iosu Isturitz izan dugu protagonista: Iruñeko Donibane auzoan jaioa, duela zenbait urtetik bizi da gure eskualdean, hiritik ihesi.

irakurri gehiago →

Lan arloko mobilizazioak ekarri ditu Gasteizko Halabedi irratiko Igor Goikoleak gaurko irratien tartera, FCC garbiketa enpresako langileek iragarri baitute greba egingo dutela martxoaren 6tik aurrera. Horrez gain, Abetxuku auzora begira ere jarri da Goikolea, bertako bizilagunen arteko tentsioa eta liskarrak medio, elkarbizitzaren aldeko bitartekaritza eskatu baitiete hainbat lagunek erakunde publikoei. Amaitzeko, martxoaren 3ra begira Gasteizen […]

irakurri gehiago →

Tumore bat erauzi ondoren emaitzen zain dagoen Oier Gomez euskal preso politikoa egoera larria jasaten ari dela jakin dugu aste honetan. Gasteiztarra izanik, haren egoerari buruzkoak eta salaketarako egindako deialdiak ekarri ditu Halabedi irratiko Igor Goikoleak gaurko irratien tartera. Horrez gain, asteburuan haizeteak irratiko antena bota eta emisioan arazoak eragin dizkiela azaldu du. Agenda arlotik, […]

irakurri gehiago →