Nefer (Euskaraldia Gasteiz dinamizatzailea): “Ez duzu bakarrik jo behar euskal zale idiliko batera, gainera hori oso zaila da Gasteizen”

Topagunetik sortu den “Haurren aurrean, helduok heldu” lelopean Gasteizen ekimen batzuk burutuko dira azaroaren 26tik Euskararen egunera arte. Helduen praktikan eragiteko helburua duen ekimena da, eta umeek espazio formaletatik kanpo euskara entzutea du irizpide. Dinamika, Euskal Herriko 80 herrietan emango da eta zabalkunde handia izango du.

Modu honetan, Gasteizen sei auzok parte hartuko dute, Geu elkartearen eta tokian tokiko eragileen arteko elkarlanean: Arriaga (Umandi Ikastola), Salburua (salburuakoa eskola), Judimendi (Mediko Tornay plaza), Abetxuku (Ikastola), Lakua (Fausto de Iñiguez de Betolaza plaza) eta Olarizu (Hegoalde gizarte etxeko plaza). Hala ere, auzoetatik aparte ikastola eta ikastetxe, zein elkarte ugarik parte hartuko dute (hala nola, Udaletxea, Toki Eder, Kaleeko Hezitzaileak…).

Ekintzak anitzak izango dira: formakuntzak, kontzertuak, bigarren eskuko azokak, tailerrak… eta abar. Eta espazioak parkeak, ikastoletako patioak eta plazak izango dira.

2022-ko Euskaraldiari begira, pandemia ostean, auzo aktibazioaren lehenengo urratsa litzateke, euskararen aldeko indarrei berriz eusteko.

Gasteizen burutuko diren ekintzen inguruan hitz egiteko Nefer, Euskaraldiako dinamizatzailea izan dugu. Entzun hemen!

Hurrengo podcasta

Hilabeteko lau disko laburbildu dizkigu beste behin Eskisabelek

ol. Aza 26 , 2021