basaburua

EGUN ERO KANTUZ – Aiora Epelde Agirre

24 urtarrila, 2020 | 0 Komentarioak

Ultzamaldeko herritar desberdinak gonbidatzen ditugu ostiralero Esan Erran irratiko estudiora, Egun Ero Kantuz saiora. Haiek aukeratutako hamar kantuen bidez, haien bizitzen eta historiaren errepaso musikatua egiten dugu. Gaurkoan, Aizarotzen (Basaburua) bizi den Aiora Epelde Agirre izan dugu protagonista: Gipuzkoan jaioa bada ere, urteak daramatza Nafarroan, azken zortzi urteak gure eskualdean. Mugimendu sozial ezberdinetan gaztetatik aritu […]

irakurri gehiago →

EGUN ERO KANTUZ – Nekane Garmendia Mujika

29 azaroa, 2019 | 0 Komentarioak

Ultzamaldeko herritar desberdinak gonbidatzen ditugu ostiralero Esan Erran irratiko estudiora, Egun Ero Kantuz saiora. Haiek aukeratutako hamar kantuen bidez, haien bizitzen eta historiaren errepaso musikatua egiten dugu. Gaurkoan, duela 11 urtetik Odietan bizi den Nekane Garmendia izan dugu estudioan. Ordizian jaio zen Garmendia, eta gaztetan Donostian bizi eta gero Nafarroara egin zuen salto. Bere bizitzaren […]

irakurri gehiago →

Irratien tartean Ultzamaldera jo dugu Esan Erran irratiaren eskutik. Ezkabako prisondegitik ihes egindako hiru errepublikarren hezurren aurkikuntza, eztiak etiketatze argia izateko neurrien eskaera, kastorea Imotz eta Basabururan, eta agenda hitzorduak izan ditugu hizpide Lur Gilekin.

irakurri gehiago →

Gaurkoan Ultzamaldeko Esan Erran irratiko Lur Gil izan dugu estudioetan. Joan den igandean izan zuten zozketari buruz aritu gara, baita Nafarroako mapa lokalaren erreformaren proposamenarekin sortutako zalatzez eta eskualdera iritsi omen den zuntz optikoaz ere hitz egin dugu, besteak beste. Kirol eta agenda hitzorduak ere ekarri dizkigu Lurrek.

irakurri gehiago →

Ultzamaldeko Esan Erran irratiko kide den Lur Gil izan dugu gaurkoan eta hainbat berri ekarri dizkigu. Alde batetik, euskara eskakizunik gabeko lanpostua eskaini du Nafar Gobernuak Basaburuko osasun zentroan. Bestetik, zabor bilketa egiten hasi dira Ultzamako Amati basoan. Ultzamako Udalak Esan-Erran irratia eta Pulunpe aldizkaria diruz lagunduko dituela ere azaldu digu, baina aho batez erabaki […]

irakurri gehiago →

Larriki gaixorik dagoen Oier Gomez euskal presoaren kondena etetea erabaki dute Frantziako epaitegiek, eta horren berri ekarri du Gasteizko Halabedi irratiko esatari Igor Goikoleak gaurko irratien tartera. Horrez gain, maiatzaren 7an Araban izango diren herri galdeketez eta Laudion abian diren jardunaldi antikapitalistez hitz egin du. Esan Erran irratiko Lur Gilek, berriz, Burutainen aurkitu duten Ezkabako […]

irakurri gehiago →

Azazetan frankistek hildako 16 lagun omendu zituztela joan den larunbatean azaldu du Halabedi irratiko Igor Goikoleak gaurko irratien tartean. Horrez gain, Sare dinamikarekin Arabako batzar nagusietan sortu den zalapartaz eta larriki gaixorik dauden euskal presoak askatzeko Gasteizko katedral zaharrean zintzilikatutako pankartaz ere aritu da. Amaitzeko,  Halabelarri kanpaina berriaren nondik norakoak azaldu ditu. Esan Erran irratiko […]

irakurri gehiago →

Joan den asteburuan, agerraldi jendetsua egin zuten Gasteizko alde zaharreko bizilagunek, Auzolana frontoia babestuko dutela argi utzteko. Horren berri ekarri du Halabediko Igor Goikoleak gaurko irratien tartera. Esan Erran irratiko Lur Gilek, berriz, Basaburua eta Ultzama aldean Korrika kulturaleko egitaraua datorren astean hasiko dela azaldu du. Biek hitz egin dute euren eremuetan Emakumeen Nazioarteko Egunerako […]

irakurri gehiago →

Tumore bat erauzi ondoren emaitzen zain dagoen Oier Gomez euskal preso politikoa egoera larria jasaten ari dela jakin dugu aste honetan. Gasteiztarra izanik, haren egoerari buruzkoak eta salaketarako egindako deialdiak ekarri ditu Halabedi irratiko Igor Goikoleak gaurko irratien tartera. Horrez gain, asteburuan haizeteak irratiko antena bota eta emisioan arazoak eragin dizkiela azaldu du. Agenda arlotik, […]

irakurri gehiago →

Gasteizko alkate Gorka Urtaranek ez dituela aldatuko alkate frankisten izenen kaleak azaldu du Halabediko estari Igor Goikoleak gaurko irratien tartean. Horrez gain, Errekaleor auzokoen irrati eta musika estudioez zein Gasteizko gaztetxean egindako Ekaitz In Da House jaialdia aipatu ditu. Esan Erran irratiko Lur Gil ere batu da tarte berera eta Saioa menditik mendizale bat erreskatatu […]

irakurri gehiago →