Hezkuntza, politika, ekonomia eta kultura kontuak ekarri ditu Irulegiko Jojo Bidartek

Bi asteazkenez behin, Nafarroa Beherera jotzen dugu Irulgiko irratiko esatari Jojo Bidartekin euren bueltako berrien errepasoa egiteko. Gaur, hasteko, igandean izandako ikastolen aldeko Herri Urrats festaren balorazioa egin du. Politika kontuetan Hirigune Elkargo Bakarraren inguruko eztabaidaren nondik norakoak aletu ditu, baita Txetx Etxeberriri komisaldegira deklaratzera joateko egin dioten eskaera aipatu ere. CETA akordio transnazionalak eta lan erreformak eragindako arranguraz ere mintzatu da. Amaitzeko, astebururako zenbait kultur ekintza aurreratu ditu.

Hurrengo podcasta

Aste honetako ARGIA: M15ek bost urte, 'Nuit Debout', eta Mirentxinen bidaia kronika

az. Mai 11 , 2016