akordio

Iñigo Cabacasen heriotzarekin lotzeagatik Ugarteko izenez ezagutzen den ertzainburuak salaketa jarri du Cabacasen familiaren abokatuaren, GARA eta NAIZ hedabideen eta bertako bi kazetariren aurka. Maite Sabalzak albiste hori baloratu du gaurko errepaso kritikoan. Horrez gain, Espainiako Gobernuak eta Lakuak adostutako kupoaren gaineko akordioaz, nafar errejimenak ekainaren 3rako Iruñean deitutako manifestazioaz eta Berriozarko topaketa feministez hitz […]

irakurri gehiago →

Hainbat izango dira igande honetan hautetsontziekin zita izango duten euskal herritarrak. Batetik, estatus politikoari buruz, erabakitzeko eskubidea praktikan jartzeko aukera izango dute Hego Euskal Herriko 50 bat herritan. Horrez gain, Ipar Euskal Herriko herritarrek Frantziako presidentetzarako bozen bigarren itzulian bota eman beharko dute. Bi zita horiei erreparatu die Mikel Elorzak gaurko errepaso kritikoan. Horrez gain, […]

irakurri gehiago →

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herritarren %59 independentziari buruzko galdeketa bat egitearen alde daude eta horietatik %39 lirateke independentziaren aurka bozkatuko luketenak. Independentziaren alde, berriz, %31 leudeke. Horiek dira azken Euskobarometroak publiko egindako zenbait datu. Hori bai, gaur zortzi 38 urte bete zituen Espainiako Konstituzioaren aurkakotasuna mantendu egiten da. Ba independentziaz, estatugintzaz edo estatus berriaz hausnartze […]

irakurri gehiago →

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hauteskunde autonomikoak baino lehen aurreikusita zegoen moduan Gasteizko Legebiltzarrak Iñigo Urkullu hautatu du berriz Lakuako Gobernuko lehendakari. Orduan ez zegoen aurreikusita PSErekin koalizio gobernua egingo zuenik, baina bai PSE EAJren makulu izango zela berriz ere. Ba azken aldiko aktualitatearen errepaso kritikoa egiteko unea iritsita, jarr gara akordio horri eta beste hainbat […]

irakurri gehiago →

Turkiako Poliziak HDP alderdiko hamabi diputatu atxilotu ditu, tartean bi presidenteak. Ankara “demokraziatik urruntzen” ari dela ohartarazi dio Europako Parlamentuak Erdogani. Hala ere, komunikabide kurduen aurkako oldarraldiari eusten dio Turkiak. Salbuespen egoera horri begira jarri gara Bilgune kontari-n bildutakoen errepasoa egiterakoan Amaia Zufiarekin. Horrez gain, asteburua TTIP eta CETAren aurka egindako mobilizazioez, Euskal Herriko Emakumeen Mundu […]

irakurri gehiago →

Atzoko albistea da Belgikak jakinarazi duela ofizialki ezin duela orain sinatu CETA akordio komertziala Kanadarekin. Etzi ituna sinatzeko goi bilera egitea «oraindik posible» dela ziurtatu du Europar Kontseiluko presidenteak. Akordio horri begira jarri gara gaur, Koop57ko Liher Gonzalezekin, azaroaren 5ean CETA eta TTIPen aurkako manifestazioak daudelako deituta euskal hiriburuetan. Baina egun berean, Olatukoopen saretze eguna […]

irakurri gehiago →

Portugaleteko Mugimendu Feministak manifestazioa egin zuen atzo, herriko futbol taldeak Paul Abasolo futbolaria fitxatu izana salatzeko. Jokalariari hiru urte eta hiru hilabeteko espetxe zigorra ezarri zioten, hiru emakumeri sexu abusuak egiteagatik, baina Espainiako Gobernuak indultua eman zion 2011n, eta, horrenbestez, ez du zigorra bete eta bere kirol ibilbidea egiten jarraitu ahal izan du. Inpunitate hori […]

irakurri gehiago →

EAJko 28 legebiltzarkideek gaur aurkeztu dituzte ganberako kide izateko euren akreditazioak, Gasteizen. Elkarrekin Podemos koalizioko 11 legebiltzarkideek astelehenean aurkeztu zituzten eurenak, eta legebiltzarra osatu ahal izateko epea abian jarri da horrela. Diputazio iraunkorreko presidente Bakartxo Tejeriari dagokio orain hamabost egun baino lehen osoko bilkurarako deia egitea. Horrenbestez, urriaren 21an egingo da legebiltzarra bera eta hura […]

irakurri gehiago →

Inkestek iragartzen zutenagatik, ez zen sorpresa handirik espero Gasteizko Legebiltzarrerako atzoko hauteskundeetan, eta hala izan da. EAJk modu errazean irabazi ditu, eta ikusteko dago zein bide hartuko duen Jaurlaritza kudeatzeko orduan, unean uneko akordioetan oinarritutako gobernuarena edo koalizioarena. Alderdiz alderdiko emaitzei erreparatze aldera eta analisi politiko bat egin asmoz, Aztikerreko soziologo Asier Etxenike gonbidatu dugu […]

irakurri gehiago →

Igande honetan egingo da Zubietan erraustegia eraikitzeko proiektuaren aurkako giza katea, eta horren harira, Rossano Ercoliniri egindako elkarrizketa nabarmendu du Estitxu Eizagirrek Argia astekariaren aurrerapenean. Zero Zabor Europako lehendakaria da Ercolini eta Pello Zubiriak egin dio elkarrizketa. Horrez gain, Europako Batasunaren eta Kanadaren arteko CETA akordioaz Unai Break egin duen erreportajeaz ere hitz egin du […]

irakurri gehiago →