eztabaida

Euskal Herria kolektibotasunetik eraikitzeko, herritarren bizitzak erdigunean jartzeko apustua egin eta eztabaidak sortzeko asmoz, kanpaina bat jarri dute abian hainbat kolektibok, Desazkundea eta bizitza ona sarea osatzen duten hainbat kolektibok. Joan den aste amaieran egin zuten kanpainaren aurkezpen publikoa eta sare horretako partaide den Mugarik Gabe elkarteko ordezkari Lorea Undagoitia batu da gurera.

irakurri gehiago →

2011ko irailean sortu zuten Death Cafe dinamika, Londresen. Horren helburua da heriotzari buruz modu askean hitz egitea leku atsegin batean, kafe baten bueltan. Eta Londresen sortu zenez geroztik, 4.000 ekitaldi baino gehiago egin dituzte 40 herrialde baino gehiagotan. Aste honetan bertan, ostegunean, Zarautzen egingo dute topaketa. Dinamika bera ezagutu eta Zarauzko saioaren aurrerapena egiteko, bi […]

irakurri gehiago →

Enirio-Aralar Mankomunitateak Aralarko Parke Naturalean egin asmo dituen pistek arrakala handia sortu dute. 2003. urtetik aurreikusten zen pistaz gain, beste hainbat bide berri eraikitzea dago jomugan orain. Abeltzainek lan duintasuna argudiatzen dute pista horiek eraikitzeko. Naturazale, ekologista eta beste hainbat taldek, ordea, zalantzan jartzen dituzte bide horien beharra, egokitasuna eta legezkotasuna. Igor Agirrek horretaz egin […]

irakurri gehiago →

Garbizaletasunari izkin egin eta euskara batua sustatzeko begia erabileran jarri beharra dagoela uste du Ibon Sarasolak. Hala argudiatzen du Erein-ekin argitaratu duen Bitakora kaiera saiakeran. Horren aurkezpenerako egindako agerraldian, berriz, esan zuen bizkaierak euskalki izateari utzi beharko diola, hizkera bat edo euskara batuaren kolore bat bilatu. Gaiak, noski, zalaparta eragin du, euskara batuaren oso zale […]

irakurri gehiago →

Gaur jakin dugu Zubietako errauste plantaren lizitazioa geldiarazteko GuraSOS plataformak aurkeztutako beste helegite bat bota duela atzera Donostiako Administrazioarekiko auzien Epaitegiak. Zehazki, erraustegiaren kontratazio txostena onartzeko GHK Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak uztailean egindako bilkura bertan behera uzteko eskatua zuen elkarteak. Azken aldian, epaitegietako ebazpenekin lotuta dago aktualitatean errauste plantaren polemika, 2016aren amaiera eta 2017 honen hasiera […]

irakurri gehiago →

Party & Borroka, EHU Euskal Herriko Unibertsitatean aurkeztutako doktore tesi baten izenburua da. Bertan, Jon Andoni del Amo doktoreak jaso du Euskal Herriko kontrakulturan jaia eta borroka kontzeptua deskafeinatu eta ingelestu egin dela, XXI. mendearen hasieratik. Jaitik party-ra egin omen dugu salto. Eztabaida sortu nahi du saiakerarekin, baita egun entzuten den musikaren inguruko hausnarketa piztu […]

irakurri gehiago →

Joan den ostiraletik abian den Durangoko Azokaren baitan Zinearen gunea da Irudienea deritzona. Ikusteko eta entzuteko aukera eskaintzen duena, proiekzioak, aurkezpenak eta eztabaidak barnean hartzen dituena. Besteak beste, euskarazko ikus-entzunezko sorkuntzaren berri izateko aukera eskaintzen du, eta lan berriak edo gutxi zabaldutakoak ezagutzeko plaza izan daiteke. Baina zinema munduko gaiei eta ikus-entzunezkoen bidez zabaltzen diren […]

irakurri gehiago →

8. PROKLAMA, bihar izango da, ARTIUM museoan, Gasteizen. Iruñea-Veleiako aurkikuntza arkeologikoa ardatz hartuta, Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkumen koordinaziopean, gaia astindu eta bestelako narratibak sortzea dute helburu, arte garaikidea eta arkeologiaren arteko gurutzaketak sortzeko. Azala lantegikoak ari dira horren antolaketan lanean, eta bertako kide Ixiar Rozasek azaldu dizkigu biharko topaketaren xehetasunak.

irakurri gehiago →

Burujabetzaren bidean, eztabaida gunea indartu dute aurten EHZ Euskal Herria Zuzenean jaialdian. Denak eroak ote gira? hitzaldian, kapitalismoa eta osasuna izan dituzte hizpide. Bestalde, Kurdistango Kongresu Nazionaleko Michelle Alliston eta Frantziatik Kurdistanera joandako bi kide izan dira, besteak beste, emazteen burujabetzaz hausnartzen. ZAD Zone A Defendre mugimenduko kideak ere gonbidatu dituzte, lurralde burujabetzaz aritzeko. Horrez […]

irakurri gehiago →

Datorren ekainaren 26an izango dira Espainiako Gorteetarako hauteskundeak, bigarrenez, abenduaren 20an izandakoen emaitzek ez dutelako gobernu akordietarako aukerarik eman. Horren harira, hauteskunde kanpainan telebistan egiten diren zenbait saioren kalitate eskasaz hitz egin du Urtzi Urkizu kazetariak gaurko komunikazioaren tartean.

irakurri gehiago →