seaska

Asteazkenero bezala, aste honetako Argiaren aurrerapena egin dugu Estitxu Eizagirreren eskutik. Libe Goñi, Seaskako lehen andereñoari egindako elkarrizketa, Nikaraguako ekintzaile feminista Geni Gómezi egindakoa, eta Edu Zelaietak kaleratu berri duen “Mundutik mundua/Arabako hitzontzi baten kronikak” liburuari buruz egindako elkarrizketaz aritu gara, besteak beste.

irakurri gehiago →

Atzo bertan hasi zuten baxoa Ipar Euskal Herriko ikasleek, eta “Eskola euskaldunaren bidean, baxoa euskaraz!” lelopoean egindako elkarretaratze batekin hasi zuten. Aldarrikapena argia da: Baxoa euskaraz egitea. Aimarrekin hitz egin dugu, honen ingururko xehetasun gehiagoren berri izateko.

irakurri gehiago →

Ipar Euskal Herrira jo dugu gaurko Irratien tartean, Gure Irratiaren eskutik. Trenbideetako langileek bihar burutuko duten mobilizazioa, Seaskak egindako mobilizazioak eta Harrera Elkarteak abiaturiko kanpaina izan ditugu hizpide Ihintza Arrietarekin.

irakurri gehiago →

Igandean ospatuko da Herri Urrats, Senpereko lakuan. Herri Urratseko koordinatzailea den Estelle Goñi izan da Bilbo Hiria irratian, nondik norakoak azaltzeko. Zebrabideara ere ekarri dugu harekin hitz egindakoa.

irakurri gehiago →

Azken asteotan Hamaika Telebistan ikusgai izan denaren lagin bat ekarri digu Nekane Zinkunegi kazetariak. Kanboko nazioarteko topaketak, tortura, Seaskaren aldarrikapenak, 2016ko San Ferminetako talde bortxaketaren epaia eta musika kontuak izan ditugu hizpide.

irakurri gehiago →

Ipar Euskal Herrira jo dugu gaurko Irratien tartean, Gure Irratiaren eskutik. Ostiralean Seaskak irakasle postuak eskatzeko deituriko manifestaldia, Euskararen Erakunde Publikoak eta Eusko Jaurlaritzak iparraldean euskara sustatzeko berritu duten hitzarmena eta ostiralean Kanbon burutuko diren nazioarteko topaketak izan ditugu hizpide Ihintza Arrietarekin. Bidarten izandako erailketa matxistaren berri ere eman digu, amaitzeko.

irakurri gehiago →

BERTSOINKA-Seaskaren aldeko BECtso saioa

1 martxoa, 2018 | 0 Komentarioak

Urtarrilaren 12an, Seaskaren alde Baionako antzokian egin zen BECtso saioko bertsoak, aste honetako Bertsoinka saioan

irakurri gehiago →

Gaurko Irratien tartean Irulegi Irratiko kide den Jojo Bidart izan dugu gurean eta hainbat albiste ekarri dizkigu. Alde batetik, gaur goizean Seaskak Kanbon duen egoitzan jazotako suteaz eta ELB sindikatuko idazkari orokorra polizia etxera deitu izanaz aritu gara harekin. Euskal Elkargoak urtebetean egindako ibilbideaz hitz egiteko tartea ere hartu dugu. Eta azkenik, Ipar Euskal Herrian […]

irakurri gehiago →

“Erantzun zabala” izaten ari da Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hezkuntzako gaurko greba deialdia, sindikatuen esanetan. Gobernu kontseilu osteko agerraldian, Lakuako bozeramaile Josu Erkorekak esan du “errespetatu” egiten dutela deialdia, baina “unearekin desados” daudela. Izan ere, hezkuntza sistemari buruzko eztabaida pil-pilean dago gurean azken hilabeteotan. Araba, Bizkai eta Gipuzkoaz baino, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoaz hitz […]

irakurri gehiago →

Trainspotting 1996 urteko filma eskoziarra da. Danny Boylek zuzendu zuen eta Irvine Welshek idatzitako eleberrian oinarritzen dena. Filmak Edinburgoko heroinomano talde baten bizitza deskribatzen du. Drogari, sexuari eta bizitzari buruzko hainbat hausnarketa egiten du. Ba bi hamarkada igarota, filmaren protagonistak berriz bildu dituzte orduko toki berean bigarren zatia egiteko. Duela zenbait egun estreinatu zen Edinburgon, […]

irakurri gehiago →