herri urrats

Irratien tartean Ipar Euskal herrira joan gara, Gure Irratiaren eskutik. Pentsioen kontrako mobilizazioa zertan dagoen azalduko digu Ihintza Arrieta kazetariak, baita emazteak bizi publikoan eta hauteskundeetan gehiago inplikatu daitezen Garapen Kontseiluak antolatutako foroa ere. Azkenik, aurtengo Herri Urratsen inguruan ere aritu zaigu.  

irakurri gehiago →

Irratien tartean Ipar Euskal Herrira jo dugu Antxeta irratiaren eskutik. Herri Urratsen kanta garabatzen ari dira ETSko Iñigo Etxezarreta (musika) eta Maddalen Arzallus (letrak). Antxeta irratiko Maia Muruaga izan da Aturri estudioetan eurekin hizketan, eta gurera ekarri dugu haiekin hitz egindakoa.

irakurri gehiago →

Igandean ospatuko da Herri Urrats, Senpereko lakuan. Herri Urratseko koordinatzailea den Estelle Goñi izan da Bilbo Hiria irratian, nondik norakoak azaltzeko. Zebrabideara ere ekarri dugu harekin hitz egindakoa.

irakurri gehiago →

Azken asteotan Hamaika Telebistan ikusgai izan denaren lagin bat ekarri digu Nekane Zinkunegi kazetariak. Kanboko nazioarteko topaketak, tortura, Seaskaren aldarrikapenak, 2016ko San Ferminetako talde bortxaketaren epaia eta musika kontuak izan ditugu hizpide.

irakurri gehiago →

“Erantzun zabala” izaten ari da Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hezkuntzako gaurko greba deialdia, sindikatuen esanetan. Gobernu kontseilu osteko agerraldian, Lakuako bozeramaile Josu Erkorekak esan du “errespetatu” egiten dutela deialdia, baina “unearekin desados” daudela. Izan ere, hezkuntza sistemari buruzko eztabaida pil-pilean dago gurean azken hilabeteotan. Araba, Bizkai eta Gipuzkoaz baino, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoaz hitz […]

irakurri gehiago →

Bi asteazkenez behin, Nafarroa Beherera jotzen dugu Irulgiko irratiko esatari Jojo Bidartekin euren bueltako berrien errepasoa egiteko. Gaur, hasteko, igandean izandako ikastolen aldeko Herri Urrats festaren balorazioa egin du. Politika kontuetan Hirigune Elkargo Bakarraren inguruko eztabaidaren nondik norakoak aletu ditu, baita Txetx Etxeberriri komisaldegira deklaratzera joateko egin dioten eskaera aipatu ere. CETA akordio transnazionalak eta […]

irakurri gehiago →

Ostiralero bezalaxe, larunbatetako Gaur8 astekariaren biharko alearen aurrerapena egin dugu, gaur, Amagoia Mujika astekariko arduradunarekin. Etorkizuneko medikuak trebatzeko gorputz emaileek duten garrantziaz; Izaro Zinkunegiri egindako elkarrizketaz; Asteasuko Udal artxiboko aurkikuntzez; nahiz Robert Irigoieni egindako elkarrizketaz aritu zaigu.

irakurri gehiago →

Gaurko irratien tartean, Beasaina begira jarri gara lehenik, eta Txapa irratiko lagunen eskutik, bihar Beasaingo Ttiklik gunean eskainiko duten eskaintzaren berri izan dugu, horretaz aritu baitira Itxaro Mendizabalekin. Horrez gain, igandean, Senperen egingo den Herri Urrats festan kontzertua eskainiko du Joxe Replay taldeak, eta Antxeta irratiko Maia Muruagak ekarri digu horren berri.

irakurri gehiago →