Aste honetako ARGIA: M15ek bost urte, ‘Nuit Debout’, eta Mirentxinen bidaia kronika

Published On 11 maiatza, 2016 | By Zebrabidea ARROSA | Zebrabidea

Madrilgo Sol plazan sortu zen M15 mugimendua duela bost urte, zehazki, igandean beteko dira bost urte. Ibilbide horrek izan duen eraginaz Gorka Bereziartuak egindako erreportajea nabarmendu du Argia astekariko zuzendari Estitxu Eizagirrek gaurko aurrerapenean. Horrez gain, Pello Zubiriak Parisko Republique plazan sortutako Nuit Debout mugimenduak izan dezakeen bilakaeraz idatzitakoa ere aletu du. Amaitzeko, Mirentxin gidarien sare boluntarioak Kordobako espetxera egindako bidaiaz Iker Oñatek egindako kronika ere aipatu du.

Comments are closed.