Politika, hizkuntza eta agenda kontuak ekarri dizkigu Jojo Bidartek

Published On 27 apirila, 2016 | By Zebrabidea ARROSA | Zebrabidea

Gaurko irratien tartean Irulegiko irratiko esatari Jojo Bidart batu da gurera. Hasteko, joan den asteburuan Baigorrin egindako Nafarroaren Eguna nabarmendu du. Hendaiako Herriko Etxeak hala erabakita zazpi errefuxiaturi egindako harreraz ere aritu da. Udalekin segita, hainbatetan zerbitzuak euskaraz eskaintzeko sinatu den akordioaren ingurukoak ere aipatu ditu. Agenda kontuei dagokienean, berriz, Maiatzaren 1erako deitutako mobilizazioak, bretainieraren aldeko Ar Redadeg lasterketa zein datozen egunetarako zitak nabarmendu ditu.

Comments are closed.