euskara

Lagun talde baten proiektu bat ezagutu dugu, karta jolas bat. DenboraZup! izena du Euskal Herriaren historia euskaraz ikasteko helburuarekin sortutako jolasak. Egileetako bat den Maialen Begiristain izan da gurean, eta harrera ezin hobea izan duela azaldu digu. Haur, gazte zein helduentzat jolas interesgarria dela ere aipatu digu, eta nola jolasten den azaldu. Entzun hemen!  

irakurri gehiago →

Beñat Lascano erakasle-doktoradunarekin mintzatu gira duela urte pare bat idatzi zuen tesiaz. Gaia hori izan zuen : lehen hezkuntza euskarazko murgilketan segitzen duten Ikasleen euskara-frantsesa elebitasunaren azterketa. Beñatek azaltzen dauku nola eraman zuen lau urteko lan hori eta zein izan ziren emaitza (positiboak)… Bere lana osotasunean irakurtzeko: https://www.theses.fr/2016PAUU1007 Musika: Mikel Laboa “Herria eta hizkuntza” Jatorria: Radiokultura

irakurri gehiago →

Aste honetako Kultur Kuboan: Beñat Lascano erakasle-doktoradunarekin mintzatu gira duela urte pare bat idatzi zuen tesiaz. Gaia hori izan zuen : lehen hezkuntza euskarazko murgilketan segitzen duten Ikasleen euskara-frantsesa elebitasunaren azterketa. Beñatek azaltzen dauku nola eraman zuen lau urteko lan hori eta zein izan ziren emaitza (positiboak)… Bere lana osotasunean irakurtzeko: https://www.theses.fr/2016PAUU1007 Musika: Tractor sound, Dennis […]

irakurri gehiago →

Errigorak abiatu du udazkeneko kanpaina

5 azaroa, 2019 | 0 Komentarioak

Errigorak abiatu du beste urte batez kanpaina. Zazpigarren urtez euskara eta Nafarroako hegoaldeko ekoizpena uztartzeko lanean ari da Errigora, eta esan bezala, udazkeneko kanpaina abian da dagoeneko. Berrikuntzak ere badira aurten, Agerraldia ekimena zein eskaintza berriari dagokionean, eta horixe azaldu digu Errigorako kide den Iker Ajuriagerrak. Entzun hemen!  

irakurri gehiago →

Euskal Udalekuak, uda euskaraz bizitzeko aukera

25 ekaina, 2019 | 0 Komentarioak

Udarekin batera datoz udalekuak. Euskal Udalekuak 35 urte baino gehiagoz Goñi, Bernedo eta Abaigar herrietan hezitzaile bolondresei esker aurrera eramaten dituzten udalekuak dira. Bertako bulegari den Virginiak azaldu dizkigu lanketak, transmititzen dituzten baloreak, eta funtzionamendua, besteak beste. Entzun hemen!  

irakurri gehiago →

KORRIKA 21: 5. eguna

8 apirila, 2019 | 0 Komentarioak

Iluntzean Korrika, Bidasoa zeharkatuz, Hendaiatik Hondarribiara eta Irunera iritsi da. Etxalarren, Korrikaren une magiko horietako bat izan da: su artifizialak bota dituzte ongietorri ikusgarria emateko. Hainbeste jenderen euskalduntzean funtsezko izan den Arantzako barnetegiak ere egin du bat Korrikarekin. Igantzi inguruan bertako kideek eraman dute lekukoa. Goizean Sara, Azkaine, Senpere, Zuraide, Ezpeleta eta Ainhoa igaro ditu […]

irakurri gehiago →

ERRAIETATIK vol. 57 | Asteroideen zartada

27 martxoa, 2019 | 0 Komentarioak

ERRAIETATIK irratsaioaren azken atal honetan, Gasteizko zein Euskal Herriko euskarazko rap eszenara begira jarri gara, Martin Ziarrusta Ziakhus ume basatiarekin, kaleratu berri duen Asteroide Batzuk diskaren harira. Ziakhusen maskarari agur esan ostean, bidea egiten jarraitzen du gazte hau, eta bere ibilbidea, bere musika, bere mezua eta inguratzen gaituen panorama kultural eta musikala hizpide izan ditugu […]

irakurri gehiago →

Urtxintxa eskolako lagunekin hitz egin dugu hilabetean behin ohi dugun bezala. Gaurkoan, hizkuntzari begira jarri gara, zehazki, euskarari begira. Izan ere, aisialdia euskaraz bizitzeak duen garrantzia azpimarratu digu Urtxintxako kide den Samu Pasandinek. Esku artean dituzten proiektuak azaldu dizkigu, eta baita etorriko direnei adi egoteko deia luzatu ere. Enntzun hemen!

irakurri gehiago →

Aste honetako Kultur Kuboan : –Marilou Lapeyrade, Baionako Zizpa gaztetxeko kideak aipatu dizkigu Euskararen hilabetearen karirat antolatuak ziren ekitaldi ezberdinen zergaitia… –Jon Arretxeren Touré pertsonai famatuak bere abenturak segitzen ditu Euskal Herrian « Ez erran deus » liburuan. Beharrik idazleak alderantzizkoa egin du Radiokulturaren mikroan…   Musika : Elvis Presley « Steamroller Blues », The Oh Hellos « Hello my old […]

irakurri gehiago →

‘Bakean dagoena bakean utzi’ bakarrizketa bi ahotsetara sortu dute Mirari Martiarenak eta Idoia Torregaraik: euskara, umorea eta generoa dira saioaren ardatzak, euren egunerokoan ere ardatz dituztelako. Hilabete asko daramatzate Euskal Herritik zehar emakizunak eskaintzen, eta bihar Gasteizen izango dira, Oihaneder Euskararen Etxean.

irakurri gehiago →