errefuxiatu

Azken hilabete eta urteetako gai bihurtu da jada errefuxiatuen krisia. Gaizki izendatua, seguru asko, krisi bat baino drama delako, eta errefuxiatuena dela diogunean, badirudielako beste inoren erantzukizunik gabe haiek sortu dutela. Gainerakook horretan ardurarik ez bagenu bezala. Baina gaia presente dago, delikatua eta konplexua da, zer esanik ez, lanketa hezkuntza eremuan egin nahi bada. Ba […]

irakurri gehiago →

Bizkaiko hiriburura begira jarri gara gaurko irratien tartean. Izan ere, Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Ane Zabalaren eskutik, Bizkaiko kontuen kronika ekarri dugu gurera. Hasteko, Bilboko Alde Zaharreko taberna batean agertutako pintaketez hitz egin digu. Bilbotik aparte jota, asteburuan Gernikan izango den Ongi Etorri Gernika 2017 dinamika hartu du hizpidea. Amaitzeko, datorren asteko hitzald bati buruzkoak […]

irakurri gehiago →

Apirilaren 29 an, Gernikaren bonbardaketaren 80. urteurren ekitaldien harira, milaka lagun bildu nahi dituzte Gernikan. Muxikan dute hitzordua, handik Gernikara martxa isila egiteko, errefuxiatuei babesa erakutsi eta orain 80 urte gertatu zena, eta gaur gaurkoz beste hainbat herrialdetan gertatzen ari dena, gogoratzeko. Horren berri jaso du Marijo Deograciasek aste honetako Argia-n, eta hori aipatu du […]

irakurri gehiago →

Igandean ospatuko da aurtengo Aberri Eguna, eta Independentistak Sareak Gernika aukeratu du horretarako. Apirilaren 26an beteko dira 80 urte faxistek Gernika bonbardatu zutenetik, eta urtemugaz gain, Gernikak baditu beste bereizgarri batzuk ere Independentistak sarearen iritziz: errefuxiatuen egoerarekin edo estatus politikoari buruzko azken herri galdeketekin lotu daiteke. Ba gai horiei guztiei begira jarri dira Bilbo Hiria […]

irakurri gehiago →

Tolosara joan ginela aprobetxatuta, mugaz gaindiko elkartasun dinamika bati buruz ere hitz egin nahi genuen Astelenita-ko irratsaio berezian. Izan ere, errefuxiatuen egoera kezkagarria ikusita, Bidaiarien Txokoa eta Zumardia elkarteen bidez Belgradoko bi Gobernuz Kanpoko Elkarteekin harremanetan jarri ziren. Eta Tolosa eta inguruetako lagunez osatutako talde batek neguko arropa eta dirua eraman zituen Belgradora otsail hasieran. […]

irakurri gehiago →

Azeleragailua topera sakatuta hasi du agintaldia Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako 45. presidenteak. Ez du egun bat pasatzen uzten alarma eta izua eragin gabe. Haren erabaki politikoei aurre egitera ausartzen diren ordezkari juridikoak kargugabetzeko ere ez du beldurrik erakutsi. Asko asaldatu gara Trumpek AEBetara sartu asmo dutenekiko izan dezakeen jarrerarekin. Baina haren disimulorik eza ez […]

irakurri gehiago →

Hilabeteak daramatzagu errefuxiatuez hizketan, azken egunotan, Donald Trump AEBetako presidenteak eraiki asmo dituen harresiek erakarri dute gure arreta. Baina Europan ere badira errefuxiatuei euren bidea oztopatu eta ezerezera kondenatzen dituzten harresiak. Horren aurrean, zenbait euskal herritarrek boluntario gisa ekarpena egitea erabaki dute, eta urte hasieran hizpide izan genituen Begoña Huarte eta Mikel Zuloaga. Ba egunotan […]

irakurri gehiago →

Joan den aste hasieran, neguko arropa bildu eta Belgradora eramateko asmoa azaldu zuen tolosar talde batek, han errefuxiatuen artean banatzeko. Bidaiarako gastuak betetzeko behar zuten dirua eta arropa biltzeko bi egun jarri zituzten, baina, bakarrarekin nahikoa izan zuten aurreikuspen guztiak gainditzeko. Ba bidaia horren komunikazio jarraipena egiten ari da gurean ezaguna dugun Ataria irratiko Iñigo […]

irakurri gehiago →

“Banekien gogorra izango zela, baina sekula ez nuen pentsatu halako tamainako basakeria ikustera iritsiko nintzenik”. Hitz horiekin definitu du Begoña Cestau Sakanako Mankomunitateko immigrazio teknikariak joan den Eguberrietan Greziako gaizki izendatutako errefuxiatuen kanpamenduetan, Salonikan, sentitutakoa. Haren esperientzia ezagutu eta Greziako egoera gordina gurera hurbildu asmoz, Zebrabiderako gonbita egin diogu.

irakurri gehiago →

Errefuxiatuen egoera jasanezinaren aurrean hipokresia erakusten duten instituzioen eta euskal gatazkaren konponbiderako aitzakiak bata bestearen atzetik jartzen dituzten ordezkarien aurrean, iniziatiba propioari heldu eta aldaketarako urratsak egitea erabaki dute zenbait euskal herritarrek. Horregatik egin dira ezagunak Begoña Huarte eta Mikel Zuluaga, Igoumenitsako portuan atxilotu zituztenak, zortzi errefuxiatu Euskal Herrira ekartzen saiatzen ari zirela. Edo horregatik […]

irakurri gehiago →