maiatzak 1

Aurtengo Maiatzaren lehenean bi mobilizazio iragarri ditu LAB sindikatuak; Iruñean eta Baionan. “Euskal Herria decide. Kapìtala hautsi, bizitzari eutsi!” lelopean, langile klasearen batasun eta borrokarako aldarrikapenak aterako dituzte kalera, besteak beste. Sektoreek izango dute protagosnismoa mobilizazioan, izan ere, zutabeak antolatu dira manifestaziora joateko. LAB sindikatuko komunikazio idazkaria den Maider Jauregirekin hitz egin dugu. Entzun hemen!

irakurri gehiago →

Igande honetan egingo dute Frantziako presidentetzarako hauteskundeen bigarren itzulia. Giro berezik gatazkatsuan murgilduta dago Frantzia azken aldian, horren erakusle dira maiatzaren leheneko mobilizazioetan Parisen sortutako istiluak. Horri begira jarri gaitu Gure Irratiko esatari Ihintza Arrietak gaurko irratien tartean eta aipatu dizkigu Ipar Euskal Herriari eragiten dioten gai gehiago ere.

irakurri gehiago →

Maiatzaren Lehenak gorriz dakar egutegian Langileen Nazioarteko Eguna. Baina inoiz baino prekarietate handiagoa jasaten ari da langileria, zatituta dago, eta ahuldu egin da klase kontzientzia. Erretratu lausoa da gaur langileriarena, aldaketa betean dagoen klasea delako. Aurtengoan, asko hitz egin da sindikatuek birpentsatzeko duten beharraz eta dituzten zereginez ere. Eta euskal sindikatu bateko ordezkari baten hitzak […]

irakurri gehiago →

Astelehenero batzen zaigu Euskal Herriko Bilgune Feministako kideren bat Zebrabidera. Normalean, Bilgune Kontari-n bildutakoen errepasoa egiten dugu eurekin, baina joan den astean alerik kaleratu ez zutenez, beste gai batzuk landu ditugu Iraolarekin. Zehazki, Emakumeen Mundu Martxak atzorako, Langileen Nazioarteko Egunerako, kaleratutako irakurketaz aritu gara. Baita Bizkako adinekoen egoitzetako langileek azken egunotan egin duten lanuzteaz ere.

irakurri gehiago →

Prekarietatera kondenatutako gazteak. Eskola partikularrak ematearen trukean hiruzpalau sos ateratzen dituztenak. Bilatuta ere lanik topatzen ez dutenak. Edo behin betirako kontratua izanagatik behin behineko egoeran bizi direnak. Halako hamarnaka gazte daudela ikusteko ez dago, akaso, urrutira begiratu beharrik. Baina egoera iraultze aldera, elkartu eta mobilizatzeko ahalegina egiten ere ari dira eta astebururako mobilizazio deia egin […]

irakurri gehiago →

Gaurko irratien tartean Irulegiko irratiko esatari Jojo Bidart batu da gurera. Hasteko, joan den asteburuan Baigorrin egindako Nafarroaren Eguna nabarmendu du. Hendaiako Herriko Etxeak hala erabakita zazpi errefuxiaturi egindako harreraz ere aritu da. Udalekin segita, hainbatetan zerbitzuak euskaraz eskaintzeko sinatu den akordioaren ingurukoak ere aipatu ditu. Agenda kontuei dagokienean, berriz, Maiatzaren 1erako deitutako mobilizazioak, bretainieraren […]

irakurri gehiago →