herriko etxe

Hotza, izotza, euria, elurra… eguraldia albiste izaten ari da azken asteotan gurean, besteak beste, zirrara eragin digute Belgradon muturreko tenperaturei aurre egiten diharduten errefuxiatuen irudiek. Baina geurean ere badira hotzari aurre egiteko aterpe beharrean daudenak, eta horiei babesa emateko neurriez eta beste hainbat gaiz aritu gara gaukro irratien tartean, Gure irratiko esatari Ihintza Arrietarekin.

irakurri gehiago →

Ipar Euskal Herriko hirigune elkargoaren aldeko prozesuak lehen langa gainditu du, biztanleriaren erdia ordezkatzen duten herriko etxeek egin baitute elkargo bakarraren alde. Aste honetan bertan gaindi dezake bigarrena: 158 herrietatik 79k gutxienez egitasmoari baiezkoa ematea. Egoera horretan, gaiari lekua egin asmoz, Batera plataformako Nikolas Blainekin hitz egin dugu.

irakurri gehiago →

Gaurko irratien tartean Irulegiko irratiko esatari Jojo Bidart batu da gurera. Hasteko, joan den asteburuan Baigorrin egindako Nafarroaren Eguna nabarmendu du. Hendaiako Herriko Etxeak hala erabakita zazpi errefuxiaturi egindako harreraz ere aritu da. Udalekin segita, hainbatetan zerbitzuak euskaraz eskaintzeko sinatu den akordioaren ingurukoak ere aipatu ditu. Agenda kontuei dagokienean, berriz, Maiatzaren 1erako deitutako mobilizazioak, bretainieraren […]

irakurri gehiago →

Gure Irratiako esatari Ihintza Arrieta batu zaigu gaurko irratien tartera, eta euren bueltako hainbat gai ekarri dizkigu: Ipar Euskal Herrirako lurralde elkargo bakarraren aurrean bertako udalen iritzia zein den kontatu digu, hasteko. Euskararen Erakunde Publikoak Capio klinikarekin hitzartu duen akordioa ere aipatu digu, euskara sustatzeko asmoarekin izenpetu dutena. Amaitzeko, bihar hasiko den Hazparneko Zinegin festibalaren […]

irakurri gehiago →

Gure Irratiko esatari Ihintza Arrieta batu zaigu gaurko irratien tartera, eta euren bueltako hainbat gai ekarri dizkigu: Ahetzeko herriko etxeak Bidarteko ikastolako haurrei eman beharreko diru-laguntza ukatu izana; lurralde elkargoaz zenbait udaletxek plazaratutako iritzia; eta Ortzaizeko Etxebestia eraikinaren auzia.

irakurri gehiago →