Ze Esatek!-en eta Sorkunen azken lanez hitz egin du Maia Muruagak irratien tartean

Irratien tartea zabaldu eta musika kontuei erreparatu diegu gaurkoan. Izan ere, Ze Esatek! taldeak otsailean bertan behera utzi behar izan zuen kontzertua gaur eskainiko du Hondarribiako Psilocybenea aretoan izango da, 22:00etan hasita. Inoiz egin dugun diskorik onena izenburuko diskoa taularatuko du Ze Esatek!-ek bertan. Ba zita baliatuta, Antxeta irratiko esatari Maia Muruagak hitz egin du taldeko kideekin. Horrez gain, Sorkun artistaren Ziklomorphosia lanari erreferentzia ere egin dio Muruagak, biharko egunez Baionako Euskaraz Bizi egunean kontzertua eskainiko baitu.

Hurrengo podcasta

HITZEN LIOA HIRUTAN - gure zerrenda

ol. Api 15 , 2016