Gasteiz eta Basaburua-Ultzamako berri, Halabedi eta Esan Erran irratietako lagunen eskutik

Irratien tartea zabaldu, eta Gasteiz aldera zein Basaburua eta Ultzamara begira jartzen gara bi asteartez behin, eta Halabediko Jon Aranburu eta Esan Erraneko Lur Gil batzen zaizkigu horretarako. Gasteizen indarkeria matxistagatik izandako atxiloketez, nahiz larunbate honetarako antolatutako Feministok prest manifestazioaz hitz egin digu Aranburuk. Arabako Kontzejuen Elkarteak arbuiatutako Barrongo urtegiaren auzia ere aipatu du; baita ostiralean Gasteizko gaztetxean izango diren kontzertuak ere. Gilek, berriz, Atetzeko bailara berpizteko egitasmoaz eta Larraintzarko ikastetxearen mende erdiko ospakizunez hitz egin digu.

Hurrengo podcasta

Mattin Ihidope: "Etorkizuna dago jokoan, mobilizatu behar da lurra pribatizatzearen aurka"

ar. Api 5 , 2016