Gasteiz

Geroz eta ezagunagoak diren bizikleta bidezko garraio enpresak era azkarrean handituz doa. Jakina da plataforma hauetako banatzaileen lan baldintzak prekarioak direla eta denborak aurrera egin ahala, okertuz doazela. Honen aurrean, zama-bizikletekin garraio-zerbitzu integralak eskaintzen dituen EramanKoop kooperatiba sortu dute Gasteizen. Honen inguruan gehiago jakiteko, bertako kidea den Juan izan dugu gurean.    

irakurri gehiago →

Solasaldia| Gasteizko auzoetako jaiak

18 ekaina, 2020 | 0 Komentarioak

Uda hurbilduz doan honetan, Gasteizko auzo desberdinetako jaiak ere abiatu dira eta honen inguruan mintzatu nahi izan gara Hala Bedin. Gaurkoan, Zaharraz Harroko Maria, Judimendiko Paul, Adurtzako Ibai eta Errekaleorreko Itsaso izan ditugu gurean auzoetako jaien inguruko hainbat ildo landuz, hala nola, jai herrikoien beharra, koronabirusak sortutako testuinguruak izan duen eragina, edota Udalaren jarrera agertu […]

irakurri gehiago →

Gasteizko Etxebizitza Sindikatuak «Hozkailu Hutsik Ez» kanpaina abiatu du bizi dugun testuinguruari aurre egiteko tresna gisa eta horren inguruan gehiago jakiteko, bertako kidea den Maitanerekin mintzatu gara. Salbuespen egoera hasi zenetik Sindikatuak izan duen jarduna azaldu digu. Batetik, etxebizitza doakoa, unibertsala eta kalitatekoa aldarrikatu zutela azalduz eta bertzetik, Sindikatuarekin kontaktuan jarri ahal izateko posta elektroniko […]

irakurri gehiago →

Koronabirusaren testuinguruan Gazte Koordinadora Sozialistaren irakurketa eta lanketa ezagutzeko helburuaz, Gasteizko GKSko kidea den Foronekin mintzatu gara gaurkoan. Testuinguruaz egiten duten irakurketarekin eman diogu hasiera elkarrizketari eta egoeraren izaera ofentsiboa azaldu digu, lau aldarri nagusi dituztela aipatuz: osasuna, egia, askatasun politikoak eta langile antolakuntza. Maila nazionalean, lanketa hiru ildo desberdinetan burutzen ari direla kontatu digu: […]

irakurri gehiago →

Datorren astean ospatuko den “Carnibal Rock Party” aitzaki hartuta, gaurkoan Gasteizeko bi talde izan ditugu gurean: Motto eta Dead Sequoia. Lehena hiriko talde beteranoa, datozen hilabeteetan lehen disko luzea grabatzeko asmotan dena. Eta bigarrenak, alprojagoak izanagatik, laukotearen lehen lan luzea aurkezten izan dira.

irakurri gehiago →

HIRU KORTXEA: Willis Drummond – Zugzwang

6 abendua, 2019 | 0 Komentarioak

Atzo eman zioten hasiera Durangoko Azokaren 54. edizioari, eta gaurko saioan errepaso ederra eman diogu bertako erakusmahaietan topatu ahal izango ditugun nobedadeei zein bertako Ahotsenean izango diren zuzeneko emanaldiei. Willis Drummond taldea bertan izango da, haien azkenengo lana den ‘Zugzwang’ aurkezten. Zebrabideako lagunek taldeari egindako elkarrizketa entzungo dugu programaren ekuadorean, diska berri honen nondik norakoak […]

irakurri gehiago →

Gaurko programaren erroa Joseba Irazokiri egindako elkarrizketa izan da. Galizan duen kontzerturako bidean arrapatu dugu eta besteak beste, “Zu al Zara?” diskoari buruz eta egingo dituen kontzertuen inguruan hitz egin dugu  musikari beratarrarekin. Horrez gain, Final Four handiak eskainiko dizkigun kontzertu molonciak promozionatu ditugu eta beste hainbeste nobedade entzun ditugu. Gora Pablo Laso!

irakurri gehiago →

ERRAIETATIK vol. 57 | Asteroideen zartada

27 martxoa, 2019 | 0 Komentarioak

ERRAIETATIK irratsaioaren azken atal honetan, Gasteizko zein Euskal Herriko euskarazko rap eszenara begira jarri gara, Martin Ziarrusta Ziakhus ume basatiarekin, kaleratu berri duen Asteroide Batzuk diskaren harira. Ziakhusen maskarari agur esan ostean, bidea egiten jarraitzen du gazte hau, eta bere ibilbidea, bere musika, bere mezua eta inguratzen gaituen panorama kultural eta musikala hizpide izan ditugu […]

irakurri gehiago →

Gasteizko Euskaraldiaren baitan dokumental bat ekoitzi du Mikel Ezkerrok. Gasteizko euskararen egoerari helduz, arlo ezberdinetako gasteiztarren bizipen eta esperientziak jaso ditu Ezkerrok “11 baino +, Has Gasteizen euskaraz bizitzen” lanean. Urtarrilean estreinatu zuten, eta dagoeneko sarean ikusgai dago trailerra ere.

irakurri gehiago →

Aste honetako Kultur Kuboan : -Kalakan taldearen Xan Errotabehere musikari ta kantariarekin mintzatu gira iazko Durangoko azokan. Kalakanek egiten dituen kolaborazio aberasgarrietaz aritu gira besteak beste… -Gasteizeko Errekaleor auzoan bizi den Lore Martinez bizkaitarrarekin elkartu gira han autogestioan garatzen duten bizia hobekio ezagutzeko…   Musika : Christian Scott « Walk », Aneika Ara « Jolasa gainezka », Camel Snow Goose […]

irakurri gehiago →