indarkeria matxista

Azaroaren 25aren besperan, 24an, aurkeztuko da indarkeria matxistari buruzko Sasiak eta haziak dokumentala, Aiaraldea hedabidearen eskutik. Aiaraldeko 7 emakumek indarkeria matxistari lotutako bizipenak eta ahalduntzerako gogoetak kontatu dituzte ikus-entzunezkoan. Izar Mendigurenek azaldu dizkigu nondik norakoak. Entzun hemen! Argazkia: aiaraldea.eus

irakurri gehiago →

Asteburu honetan irakurgai izango dugun Gaur8an landutako hainbat erreportaje eta elkarrizketa aurreratu dizkigu Xabier Izaga kazetariak. Entzun hemen!  

irakurri gehiago →

Azaroak 25a agendetan markatutako data dugu, indarkeria matxistaren aurkako eguna, hain zuzen ere. Euskal Herriko neska* gazteek autodefentsa feministaren aldarria egin dute, eta egoera desnormalizatzeko eta hausturak bilatzeko deia luzatu ere. Goizean zehar hainbat ekimen ikusi ahal izan ditugu heziguneetan, eta arratsalderako ere mobilizazioak deitu ditu Mugimendu Feministak. Euskal Herriko neska* gazteek biolentzia patriarkalaz eta […]

irakurri gehiago →

Indarkeria matxistaren inguruko hainbat punta eta ertz eztabaidatzeko eta konpartitzeko tartea hartu dugu, oraingo honetan, Hiruki Larroxa kolektiboko kide diren eta hilabetean behin gurean izaten diren Ibai Fresnedo eta Egoitz Albenizekin. Indarkeriaz, iruditegiaz, fokoaz, gizonen pertzepzioaz, justizia feministaz… aritu gara. Entzun hemen!    

irakurri gehiago →

Asteazkeneroko zita izan dugu Estitxu Eizagirrerekin; aste honetako ARGIAn aurkituko ditugun hainbat edukiren aurrerapena egin digulako. Roberto Aguilarrekin, ezkutuan dagoen Boliviako Hezkuntza Ministro oiharekin esklusiban izandako elkarrizketaz aritu zaigu, batetik. Bestetik, azaroak 25a hurbiltzen ari den honetan indarkeria matxistaren bueltan egindako errepoartajeaz ere. Eta Filipa César artista eta zinemagilearekin izandako elkarrizketaz ere hitz egin dugu, […]

irakurri gehiago →

Uda hurbildu ahala, auzo eta herrietako jaiak ere badatoz. Jaien testuinguruan, areagotu egiten dira indarkeria matxistaren aurka eta harreman parekideak bermatzeko egiten diren kanpaina komunikatiboak. Baina zein mezu bildatzen dizkigute? Nori zuzenduak? Eta nola? Eraginkorrak al dira? Galdera hauen inguruan hausnartu dugu, besteak beste, Kalakako kide den Ilazki Gainzarekin. Entzun hemen!

irakurri gehiago →

LAB sindikatuak lan munduko indarkeria matxista salatu du

28 urtarrila, 2019 | 0 Komentarioak

LAB sindikatuak lan munduko hiru indarkeria matxista kasu salatu ditu gaur eskainitako prentsaurrekoan. Hiru adibide zehatz, emakumeek lan munduan bizi duten jazarpenaren adierazle. Kasu isolatuak ez direla azaldu digu LABeko idazkaritza feministaren arduradun den Eli Etxeberriak. Gainera, instituzio eta enpresei protokoloak egin ditzaten exijitu die sindikatuak. Azkenik, martxan jarri dituzten tresna feministen berri eman digu […]

irakurri gehiago →

Aste honetako gaur8aren aurrerapena egin dugu ostiralero bezala, Amagoia Mujikaren eskutik. Gaurkoan migraziorako munduko itunaz eginiko erreportajea, Nazio Batuen Erakundeak baserritarren eta landa eremuko eskubideak onartzeko egindako itunari buruzkoa, eta nerabeen artean sare sozialetan indarkeria matxistak duen presentzia ikertu duen Esti Linaresi eginiko elkarrizketa izan ditugu hizpide, besteak beste.

irakurri gehiago →

Egunotan Hamaika Telebistan landutako gaien errepasoa egin dugu Nekane Zinkunegi kazetariarekin. Euskaraldia, Azaroaren 25a eta Musikazuzenean saioan izandakoa The Potes eta Leihotikan taldeak izan ditugu hizpide. Datozen egunetan ikusgai izango ditugunen aurrerapena ere egin du Zinkunegik.

irakurri gehiago →

Azaroaren 25aren testuinguruan indarkeria matxistaz hausnartzeko tartea hartu dugu, Euskal Herriko Bilgune Feministako kide den Irati Gonzalez Larenarekin. Zehazki, sistema judizialak duen izaera patriarkarraz aritu gara. Eredu aldaketa bat ematera bidean gako batzuk ere mahaigaineratu ditu Iratik. Kartelaren diseinu eta irudia: Maitane Gartziandia Arrizabalaga

irakurri gehiago →