Hezkuntza, memoria, ingurumen eta ekonomia albisteak ekarri dizkigute Esan Erran eta Halabedi irratietako lagunek

Irratien tartea zabaldu, eta Gasteiz aldera zein Basaburua eta Ultzamara begira jartzen gara bi asteartez behin, eta Halabediko Jon Aranburu eta Esan Erraneko Lur Gil batzen zaizkigu horretarako. Aranburuk Laudion izandako Forum to fight hezkuntza topaketez, Martxoak 3 elkartearen zenbait ekitaldiz eta Txagorritxuko garbitzaileen lan gatazkaz hitz egin digu. Gilek, berriz, Ultzamako baso ustiaketarako proiektu baten berri eman digu, baita euren bueltako gaztetxoen euskara erabileraren inguruko kezkaz ere.

Hurrengo podcasta

TERTULIA: Arnaldo Otegiren eta Lorentxa Gimonen espetxe irteerez hausnartu dugu

ar. Mar 1 , 2016