Josu Larrinaga: “Espainiako legedia euskal gatazkaren arabera moldatua izan da, eta erabat injustua da”

Ezohiko lekua aukeratu zuen atzo Sare mugimenduak joan den larunbateko manifestazioen balorazioa egiteko: Bilboko Ametzola auzoko tren geltokia. Baina hautuak bazuen zergatia. Bilbon eta Baionan presoen giza eskubideen alde bildutako milaka lagunen erantzunarekin pozik agertu ziren arren, Sareko kideek ez baitute nahi joan den larunbateko ekitaldiak kanpaina baten azken geltokia bilakatzerik. Alderantziz: sakabanaketa amaitzea xede duen dinamika hurbil, parte hartzaile eta sortzaile baten abiapuntu bihurtu nahi dituzte mobilizazio horiek, atzo bertan gurean Teresa Todak azaldu zuenez. Ba joan den larunbatean Bilbon bildutako jendetzaren inguruko analisia egin du Josu Larrinagak gaur Bilbo Hiria irratian, eta haren hitzak ekarri dizkigu Mieltxo Monfort koordinatzaileak.

Hurrengo podcasta

EGUNEKO ADIERAZPENAK: Yolanda Jubetoren begirada kritikoa 2016ko aurreikuspen ekonomikoei

ar. Urt 12 , 2016