sare

Arabako azken berriak ekarri dizkigu Zebrabidera Hala Bedi irratiko Aimar Gutierrezek. Entzun hemen!  

irakurri gehiago →

Euskal Herriko hamaika txokotan herri mailako eta forma askotariko mobilizazioak deitu ditu Sare Herritarrak euskal presoen eskubideen alde, Izan bidea dinamikaren baitan. Sareko kide Jon Maraurirekin hitz egin dugu antolatutakoaz. Entzun hemen!

irakurri gehiago →

Izan Bidea dinamikak indarra hartu du udan zehar, milaka kilometro egin dituzte euskal herritarrek presoen egoerari irtenbidea ematea eskatzeko. Datorren erronka ere ezarri du Sarek: urriaren 3an, 650 mendi tontor egitea. Halere, ikasturtea berri lazgarriekin hasi da, Igor Gonzalez Sola presoaren heriotzarekin, hain zuzen ere. Mobilizazio ugari egon dira egunotan salbuespen legediarekin amaitu eta espetxe […]

irakurri gehiago →

Sare Herritarrak Izan Bidea izeneko dinamika abiatu du, euskal presoen egoerari irtenbidea emateko urratsak eta kilometroak egiteko asmoarekin. Ibiltarien sarea osatuz, erronka luzatu diote jendearteari, 3.127.326 Km egitea. Inaxio Oiartzabalek azaldu dizkigu nondik norakoak, eta baita egun espetxeetan zein egoera dagoen azaldu ere. Entzun hemen!  

irakurri gehiago →

Koronabirusaren ondorioz espetxeetan sortu diren arazoak askotarikoak dira eta aurretik zeudenak, sakondu egin dira. Honen inguruan mintzatzeko, Sareko Inaxio Oiartzabalekin mintzatu gara. Europako hainbat erakundek gobernuei helarazitako gomendioak aipatuz hasi da, Espainiar Estatuan horiek kontuan hartu ez direla salatuz. Gainera, Espainiako gobernua opakotasunez jokatzen ari dela azaldu zuen, hainbat espetxetan birusa gogor sartu baita. Presoen […]

irakurri gehiago →

Urtarrilaren 11n, larunbat honetan, Bilbo eta Baionako kaleak betetzera deitu dute Sarek eta Bake Bideak, espetxe politika aldatu eta urrunketarekin amaitzeko, besteak beste. Madril eta Pariseko gobernuei eskaera zehatzak luzatu, eta gizartearen gehiengo zabal batek babesten dituen aldarriak kalera ateratzeko deia egin dute deitzaileek. Sareko Inaxio Oiartzabalek azaldu duenez, “orain da momentua, noiz bestela?”. Entzun […]

irakurri gehiago →

Sarek antolatuta, Larriki gaixo dauden presoak etxera hitzaldia egongo da bihar, EHU Euskal Herriko Unibertsitatearen Gasteizko kanpusean 12:30etan. Zalaparta sortu nahi izan dute batzuek, izan ere, Covite elkarteak eta beste hainbat elkarte eta norbanakok, hitzaldia bertan behera uzteko eskatu diote EHUri. Sarek hitzaldia egin egingo duela eman du jakitera. Sarek ikasnbilaren aurrean egiten duen irakurketa […]

irakurri gehiago →

Atera bidera orain presoak lelopean, manifestazio bat deituta dago Bilbon eta Baionan urtarrilaren 11rako, eta gaur goizean Sarek mobilizazioak iragarri ditu Gabonetan ere. Salbuespenezko espetxe politika «behin betiko» bertan behera uzteko garaia dela adieraziko dute, eta Abenduaren 21, 27 eta 28an deitu ditu aipatutako mobilizazioak, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan. Gaur goizean eskaini du prentsaurrekoa […]

irakurri gehiago →

Eskualdekako kronikarekin hasi gara Irratien tartean, eta gaur Sakana aldera jo dugu Beleixe irratiko Maider Betelurekin. Kataluniarekin elkartasunez gaur arratsalderako deitutako mobilizazioak, Altsasuko gaztetxearen urteurrena, Sareren zubigintzarako deia, Etxarriko feria, eta kirol hitzordu batzuk izango ditugu hizpide, besteak beste.  

irakurri gehiago →

Emakume presoen egoera oholtzara eramango dute ‘Poltsa bete kantu’ ekitaldian. Izan ere, emakume presoek bizi duten zigor bikoiztua salatuko du Sarek datorren ekainaren 13an, bihar, Donostiako Doka antzokian egingo duen ‘Poltsa bete kantu’ musika ekitaldiarekin. Emakume presoek bizi duten egoeraz eta antolaturiko egitasmo honetaz aritu gara Sareko Inaxio Oiarzabalekin. Entzun hemen!

irakurri gehiago →