mieltxo monfort

Adiorik ez, Mieltxo

25 otsaila, 2016 | 0 Komentarioak

“Arratsalde on, Bilbotik, gaur, bidaia informatibo txiki bat egingo dugu Bizkaian zehar…”. Ia ohituta ere egongo zineten bi ostegunez behin Bizkaiko kronika irratien tartera ekartzeko sarrera hori entzuteaz, ezta? Gaur ere halaxe tokatzen zen, Bizkaiko kronika irratien tartean, eta ez dakigu egun seinalatua delako, edo zergatik izan den, baina gurean hainbeste aldiz entzundako Mieltxo Monforten […]

irakurri gehiago →

Bizkaia aldera begira jarrita hasi gara gaurko Zebrabidea gurutzatzen. Izan ere, Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo Monfortek zenbait konturen kronika egin digu. Hasteko, Bilbon abian den Ikusi eta ikasi jardunaldiaren ingurukoak ekarri dizkigu Topaguneko kide baten eskutik. Jarraian, Busturialdera jo du, bertako garapen elkartearen ingurukoak Iratxe Arriolarekin jorratzeko.

irakurri gehiago →

Errepideetako bidesariekin desoreka handia dago Euskal Herriko eskualde batetik bestera: batzuetan badaude, eta beste batzuetan, ez. Geure lurraldearen kohesioan ere badu eragina. Aurten beste errepide batzuetara ere heltzekoak dira bidesariak Gipuzkoan. Durangaldean, A-8ko bidesariaren aurkako taldea sortu ere egin da. Beraz, pil-pilean dagoen gaia da, eta Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo Monfortek Josu Larrinaga soziologoarekin […]

irakurri gehiago →

Ostiralero bezalaxe, literaturaren bueltako kontuei irekiko diegu tartea, gaurkoan, politikaz ere aritzeko. Izan ere, Angela Davis ekintzailearen azken liburuaren ingurukoak ekarri behar ditugu gurera, Askatasuna etengabeko borroka da izango litzateke liburuaren izenburua euskaraz, AEBetan arraza berdintasunaren eta eskubide sozialen alde egindako borroka jorratzen du. Hala ere, xehetasunak Bilbo Hiria irratitik ekarri ditugu, Mieltxo Monfort koordinatzaileak […]

irakurri gehiago →

Agenda kontuei egin diegu lekua Zebrabideko azken txanpan. Bilboko Hika Ateneo aretoan urtarrilerako zer programatu duten jakiteko, Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo Monfortek Jabi Blazquezekin hitz egin baitu, eta haien solasaldiari egin diogu lekua gurean.

irakurri gehiago →

Bizkaia aldera begira jarrita hasi gara gaurko Zebrabidea gurutzatzen. Izan ere, Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo Monfortek zenbait konturen kronika egin baitigu. Hasteko, Prest aldizkariaren azken alean jasotako gaien aurrerapena egin digu Lur Mallearekin batera. Gero, Mikel Urbeltzekin hitz egin du eta datozen egunetarako Bilboko kafe antzokian programatutako emanaldiak ekarri dizkigu.

irakurri gehiago →

Hamabi egun pasatu dira 2016. urtean sartu ginenetik, eta ia bi aste igarota, une ona izan daiteke gogoratzeko adituek zer dioten ekonomiaren inguruan. Orokorrean hazkundeaz hitz egiten dute, nahiz eta munduko leku batzuetan hazkunde hori zaila izan. Irakurketa interesatuak ere egiten dituzte aurreikuspenak egiten dihardutenek sarritan. Eta horretaz hitz egin zuen, atzo, Yolanda Jubeto ekonomian […]

irakurri gehiago →

Ezohiko lekua aukeratu zuen atzo Sare mugimenduak joan den larunbateko manifestazioen balorazioa egiteko: Bilboko Ametzola auzoko tren geltokia. Baina hautuak bazuen zergatia. Bilbon eta Baionan presoen giza eskubideen alde bildutako milaka lagunen erantzunarekin pozik agertu ziren arren, Sareko kideek ez baitute nahi joan den larunbateko ekitaldiak kanpaina baten azken geltokia bilakatzerik. Alderantziz: sakabanaketa amaitzea xede […]

irakurri gehiago →

Dagoeneko bukatu zela egunak badiren arren, Parisen klima aldaketaz eginiko bilerak ematen du zer esana oraindik, besteak beste, ekologista zenbaitek eginiko irakurketa. Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo Monfortek Iñaki Barcenarekin hitz egin du gaiaz, eta elkarrizketa hori bera ekarri dugu gurera.

irakurri gehiago →

Barakaldo aldera begira jarri gara Zebrabideko lehen zatiaren amaieran. Artegabeitia auzoko eskolan patioa estaltzeko proiektua atera nahi dute aurrera, baina Barakaldoko Udalak ez du finantzatzeko asmorik agertu, eta horrek mobilizazioak eragin ditu. Horretaz hitz egin du Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo Monfortek Gotzon Hermosilla kazetariarekin.

irakurri gehiago →