Bilbo

Irratien tartean Bilbo aldeko kronika egin dugu Bilbo Hiria irratiko Ane Zabalaren eskutik. SOS Alde Zaharrak martxoaren 14 eta 15erako antolatu dituen “Gentrifikazioaren inguruko hausnarketak. Auzoa eraikitzen” jardunaldiak izan ditugu hizpide, eta baita Mauri eta Apolo bertso sariketa ere. Entzun hemen!  

irakurri gehiago →

Bilboko FAS elkarte kulturala 1953. urtean hasi zen martxan. Gaur egun, Estatu Espainolean, funtzionamenduan dagoen zineklubik zaharrena da, eta Europan, bigarrena. 150 bazkidek osatzen dute taldea eta emanaldietara 400 ikusle inguru hurbiltzen dira. Haien esperientziaren berri izateko, Txarly Otaola kidearekin hitz egin dugu biharko saioan. Eta han daukaten mugimendua ikusita… krispetarik gabe gelditzeko arriskua izan […]

irakurri gehiago →

Irratien tartean Bilbo aldera jo dugu gaurkoan 97 irratiko Patxi Gaztelumendiren eskutik. Loraldia festibala, Eurocopa eta bere bueltakoak, eta errefuxiatuen aldeko mobilizazioak izan ditugu hizpide.  

irakurri gehiago →

Sormena loratuko da seigarrenez Bilbon, martxoan

25 otsaila, 2020 | 0 Komentarioak

Sormena loratuko da seigarrenez Bilbon. Badator Loraldia festibalaren edizio berria beste behin ere eta 20 egunetan 15 gune ezberdinetara helduko da,  askotariko diziplinak agertuz. Martxoaren 10a eta 29a bitartean ospatuko den edizio honetako lema, Hamaika desira! izango da, eta dagoeneko hasiak dira prentsaurrean antolatutakoren berri ematen. Loraldia festibaleko zuzendari artistikoak eman digu aurtengo edizioaren berri, […]

irakurri gehiago →

Zinegoak jaialdiaren 17. edizioari buruz ere hitz egingo dugu. Otsailaren 24tik martxoaren 8 bitarte ospatuko da Bilboko gaylesbitrans nazioarteko zinema eta arte eszenikoen jaialdia. Zinegoak jaialdiko komunikazio arduraduna egon da Bilbo hiria irratian, Julen Nafarrate. Entzun hemen azaldutakoa!  

irakurri gehiago →

Bilboren berri izan dugu gaurko irratien tartea, Bilbo hiria irratiko Ane Zabalak egin digulako bertako kronika, Duela 40 urte Batallon Vaso Españolek eraildako Yolanda Gonzalez gogoan, antolatu dituzten ekitaldien berri eman digu batetik, baita inauteriak hurbiltzen ari diren honetan aurtengo Farolin eta Zaranbolasen hautaketen berri ere, bestetik. Amaitzeko, Harrapazank programaren inguruan ere hitz egin du […]

irakurri gehiago →

Irratien tartean Bilbora joan gara gaurkoan, Bilbo Hiria irratiko Ane Zabalaren eskutik. Pentsionistek urtarrilaren 30eko greba orokorrera egindako deia, LaCruz auzoan egondako eraso sexista salatzeko deitutako kontzentrazioa, eta Mina del Morro-Larreagaburu eskolako 2 eta 3 urteko ikasgeletako matrikulazioaren bueltakoen berri eman digu. Entzun hemen!  

irakurri gehiago →

Irratien tartean Bilboko kronika egin dugu Bilbo Hiria irratiko Ane Zabala kazetariaren eskutik. Zinegoak jaialdiko kartelaren zentsura, larunbateko “Atera bidera, orain presoak” manifestazioak jasotako atxikimenduak, eta Barakaldoko plenoan izandako protestak izan ditugu hizpide. Entzun hemen!  

irakurri gehiago →

Irratien tartean Bilbora jo dugu Bilbo Hiria irratiaren eskutik. Bilboko Intermodal autobus geltoki berriaren ingurukoak ekarri dizkigu Ane Zabala kazetariak, baita Bilbo Zaharra, San Franzisko eta Zabala auzoko korrdinakundeak Mesedeetako osasun etxearen hustearen kontra egindako sinadura bilketa ere. Bilboko kronikaren amaitzeko, SOS Alde Zaharrak abenduaren 13rako antolatutako Auzotarren tourra ekimenaren berri eman digu.  

irakurri gehiago →

Irratien tartean Bilboko kronika egin dugu gaurkoan Bilbo Hiria irratiko Ane Zabalaren eskutik. Euskararen egunaren bueltan antolatutako ekitaldien berri eman digu, batetik. Josu Zabala eta Garik Bilboko Kafe Antzokian eskainitako kontzertuan biltzen den diskoaren berri ere eman digu, bestetik, gaur aurkeztu baitute lana. Entzun hemen!  

irakurri gehiago →