espetxe

Espetxeetako egoeraz mintzatu gara gaur Salhaketako kidea den Julen Guarestirekin. Salhaketak koronabirusak eragindako testuinguruaz egin duen irakurketarekin hasi gara eta horrek beraien lanean eduki duen ondorioak azaldu dizkigu. Barne Ministerioan eta Eusko Legebiltzarrean interpelazioak burutu dituztela azaldu digu, baina horien erantzunen zain daudela erran digu, kasurik egiten ez dietela salatuz.

irakurri gehiago →

Larriki gaixo dagoen Oier Gomez euskal preso politikoaren askatasunaren alde, 12.30ean elkarretaratze jendetsua egin dute Gasteizko Korreos plazan kokatuta dagoen Oier Etxera gunean. Egun osoan iraungo duen mobilizazio iraunkorra mantenduko dute bertan, Sare herritarrak antolatuta. Astelehenean jaso genuen Gomezen kondena eteteko erabaki judizialaren berri, eta gaur arratsalderako espero zen haren aurka eskatuta dauden euro aginduen […]

irakurri gehiago →

Arratsaldeko lehen orduetan hedatu da Sara Majarenasi bigarren gradua eman diotela, alabarekin harrera etxe batean bizi dadin. Erabakiaren baieztapen ofizialaren zain zeudela, Sara Izarrekin Etxera plataformako Garbiñe Alkizarekin hitz egiteko aukera izan dugu. Besteak beste, goizean Gasteizko Legebiltzarrean egindako bilera errondaren balorazioa eskatu diogu.

irakurri gehiago →

Ehun egun baino gehiago igaro dira muntaia polizial baten ondorioz Altsasu nahi baino ezagunagoa egin zenetik. Polizia operazioak, epaiketa azkarrak eta espetxeratzeak etorri ziren, ferietan herritarren eta guardia zibil batzuen artean gertatutako liskarraren ondorio gisa. Halabedi irratiko Igor Goikoleak Bel Pozuetarekin hitz egin du horretaz, polizia muntaia horren ondorioz espetxean dagoen Adur Ramirezen ama da […]

irakurri gehiago →

Iratzargailua isilarazi, dutxa beroa hartu, ondo gosaldu eta arropa lodia jantzi. Horrela hasi zuten ia 300 euskal emakumek larunbateko eguna. Irribarrea ahoan, ogitartekoa motxilan eta halako gauzek eragin ohi duten irrika eta urduritasuna nahastuta abiatu ziren Euskal Herritik Valladolideko espetxera. Euskal Herriko Bilgune Feministaren 15. urtemugaren barnean kokatutako espetxe martxa feministara. Horren eta beste hainbat […]

irakurri gehiago →

Estrategia iraultzaile eguneratuek balio unibertsalak behar dituztela uste du Mikel Zubimendi Gara egunkariko kazetariak. Horretaz Gaur8 astekarirako egin duen analisia aipatu du Xabier Izagak gaurko aurrerapenean. Horrez gain, bihar Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna izango denez, emakume zientzalariez Amagoia Mujika astekariko arduradunak egindako erreportajea ere nabarmendu du. Amaitzeko, Euskal Herriko Bilgune Feministak 15. urtemugaren […]

irakurri gehiago →

Euskal Herriko Bilgune Feministak 15 urte betetzen ditu aurten. Urteurrena ospatzearekin batera, Euskal Herriaren burujabetza feministarako bidean sakontzeko eta aurrerapausoak emateko aprobetxatu nahi dute urtea. Gatazkaren konponbidean ikuspegi feminista txertatzeko duten ildoaren barnean, emakumezko euskal preso politikoen egoera ikusarazten dihardute. Horren harira, Valladolideko espetxera antolatu duten martxa feminista aipatu du Idoia Arraizak Bilgune kontari-ren gaurko […]

irakurri gehiago →

2017. urtea hasi berria dugu eta hainbat dira salatutako erailketa eta eraso matxistak. Joan den astean jakin genuen Blanca Marques, 48 urteko emakumea erail zuela gizonezko bikotekideak Burlatan eta gero, gorpua Ultzama ibaira bota zuela. Lehenxeago jakin genuen Valentziako herri batean, aitak Sara Majarenas euskal preso politikoaren alaba Izar labankadaz zauritu zuela Indarkeria sexistagatik beste […]

irakurri gehiago →

Hilabete bete da jada Altsasuko ferietan herritarren eta guardia zibilen artean gertatutako liskarragatik atxilotu zituzten altsasuarrak espetxean daudenetik. Horren harira, elkarretaratzea egin eta argazki erraldoia atera zituzten atzo Altsasun, eta horren berri ekarri du Beleixe irratiko Maider Beteluk gaurko irratien tartera. Horrez gain, Gure Esku Dago dinamikaren barruan galdeketa egiteko bidean lanean ari diren herriak […]

irakurri gehiago →

Cadizeko Puerto III espetxean bi urte eta 10 hilabete daramatza isolamenduan Arantza Zulueta abokatuak. Zigor ziega batean bakarrik, egun osoan ezer egiteko aukerarik gabe. Bakartze hori apurtzeko ez ezik, abokatua berehala kaleratzeko sortu berri dute Arantza askatu plataforma. Zuluetaren kasua salatzeko lagunak eta senideak elkartu dira eta hainbat dinamika jarri dituzte martxan. Izan ere, salbuespen […]

irakurri gehiago →