TERTULIA: agintariek hedabideen eta kazteariengan duten boterea

Published On 19 azaroa, 2015 | By Zebrabidea ARROSA | Zebrabidea

Carmen Alba Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkariak bidalitako gutun bat jaso du Ahotsa.info hedabideak. Aurtengo sanferminetan Poliziak egindako sarekada baten inguruko albistea du oinarrian oharrak. Baimenik gabe irudiak grabatzea egotzita, Poliziak komunikabidearen aurkako salaketa jarri zuen uztailean. Agenteetako batzuk ezagutzeko moduan ageri zirela argudiatu zuten, besteak beste. Salaketaren harira, mozal legea urratu izanaz eta horren ondorioez ohartarazi die Espainiako Gobernuak Ahotsa.info-ko kazetariei. Agintariek hedabideekiko duten botereaz hausnartu dugu tertulian, Oier Imaz eta Aitor Kaltzakortarekin.

Comments are closed.