Aitor Aranzabal: “Zaila ikusten dugu espetxealdia saihestea, baina ikusteko dago zein zigor eskaera egingo dituzten”

Published On 19 azaroa, 2015 | By Zebrabidea ARROSA | Zebrabidea

Epaiketa politikoak hartu ditugu hizpide gaurko elkarrizketan. 2007ko urriaren 4an, ordura arte Batasunaren aurka egindako polizia operazio handiena egin zuen Espainiako Poliziak Seguran, eta Batasuneko 23 kide atxilotu zituen, Batasuna “berrantolatzea” egotzita. Handik gutxira, 2008ko otsailaren 11n, atxiloketa gehiago egin zituzten, eta beste hamabi lagun atzeman. Horien guztien aurkako epaiketa abenduaren 3an hasiko da Madrilen, eta 2008ko otsailean atxilotua izan zen Aitor Bergarak Txapa irratiko lagunei esanak ekarri ditugu gurera.

Comments are closed.