aitor kaltzakorta

Haurdunaldi subrogatua toki urrunetako kontua zen lehen; lehenbiziko lerroko albistea da egun. Asteburuan Berria egunkarian irakurri ahal izan dugunez, ugaritzen ari dira Euskal Herrian ere era horretan jaiotako haurrak. Atzerrian sortuak dira, bertan ezin baita praktika hori egin. Gaia gerturatu ahala, prozedurak etikatik eta justiziaren arlotik sortzen dituen galderen ertzak zorroztu dira; etxe barrura begira, […]

irakurri gehiago →

2014ko apiriletik orain arte, 142 udalerritan egin dituzte Euskal Herriaren estatus politikoari buruzko galdeketa ez ofizialak, eta datorren ekainaren 18an beste 24tan izango dira. 142 kontsulta horietan, 549.000 lagunetik 146,500ek eman dute botoa, eta, batez beste, parte hartzea %26,69koa izan da. Baina galdeketen ariketa konkretutik harago, zer nolako eragina du herriz herriko joera horrek? Horri […]

irakurri gehiago →

Bihar, 15:45 aldera, 80 urte beteko dira Gernika bonbardatu zutenetik. Urtemuga borobila medio, memoria historikoa berreskuratu eta gertatutakoaren inguruko hausnarketa sakona egite dihardute hainbat eragilek hilabete honetan. Gertatu zena ez ahaztu eta salatzeaz gain, sarraskiaren harira Pablo Picassok margotutako koadroak eta Gernika herriak berak sinbolismoa hartu dute azken asteotan. Badirudi kolore askotako aldarriak igortzeko plaza […]

irakurri gehiago →

Panamako paperak agerira atera zirenetik urtebetera, Bizi mugimenduko 25 kidek erabat estali dute BNP bankuaren sukurtsal bat. BNPk 468 offshore sortu zituela agertu zen paper horietan, eta, horregatik, 468 afixa jarri zituzten atzo. Hain justu, atzo jakin genuen Jose Alberto Pradera ere ageri zela Panamako paper haietan, 1987tik 1995era artean Bizkaiko ahaldun nagusia izan zena, […]

irakurri gehiago →

Arrazakeria eta xenofobia jendartearen egitura ideologiko, politiko eta ekonomikoan sustraituta daude Elkartzen taldearen arabera. Eta herri nazioen esplotazio, menderatze eta zapalkuntza bidez adierazten omen dira. Gaur da arrazakeriaren eta xenofobiaren aurkako nazioarteko eguna, kultura anitasuna aldarrikatu eta jatorri guztietako herritarrok elkarbizi behar dugula ozen esango duguna. Egunerokoan, ordea, ez ote die aldarrikapen horiei geure barruko […]

irakurri gehiago →

Euskalduna naiz, eta zu? telebista saioak identitate estereotipoen inguruko hautsak harrotu ditu azken egunotan. Esanguratsua da ETBk utzi ziola saioa emateari, baina sarean topatutako Espainiari buruzko atalak zalaparta sortu du eta handik ere kentzeko eskatu dute PSE-EEk eta COVITEk. Lakuako Gobernuak ere hitz egin du gaiaz, eta esan du han espainiarrei buruz agertzen diren estereotipoak […]

irakurri gehiago →

Elikadura gauza asko izan daiteke, bizitzeko ezinbestekoa izateaz gain, ingurunearekin erlazionatzea ere bada. Sekulako plazer iturria ere bai eta besteekin partekatzeko denbora preziatua, nola ez. Aipatu beharrik ez da gurean mahaiak duen estimua, euskal herritarrok zer ez ote dugu egiten jan edanaren bueltan? Baina hausnarketarako gaia ere bada elikadura eta hortik eratorri dira azken urteotan […]

irakurri gehiago →

Azeleragailua topera sakatuta hasi du agintaldia Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako 45. presidenteak. Ez du egun bat pasatzen uzten alarma eta izua eragin gabe. Haren erabaki politikoei aurre egitera ausartzen diren ordezkari juridikoak kargugabetzeko ere ez du beldurrik erakutsi. Asko asaldatu gara Trumpek AEBetara sartu asmo dutenekiko izan dezakeen jarrerarekin. Baina haren disimulorik eza ez […]

irakurri gehiago →

Legealdi berrirako Lakuako Hezkuntza sailak aurreikusten dituen jarduera lerro nagusiak azaldu zituen atzo Cristina Uriarte sailburuak. Tartean, Hezkuntzaren aldeko Itun berri bat bultzatu beharra nabarmendu zuen Hezkuntzaren Euskal Lege berri bat onartu aurretiko pauso gisa. Popularrek dagokion mailatik behera aritzea leporatu zioten, EH Bilduk, berriz, hezkuntza arloko eragileekin elkarlanean aritzeko aukerari uko egitea. Batzuen eta […]

irakurri gehiago →

Gaur jakin dugu Zubietako errauste plantaren lizitazioa geldiarazteko GuraSOS plataformak aurkeztutako beste helegite bat bota duela atzera Donostiako Administrazioarekiko auzien Epaitegiak. Zehazki, erraustegiaren kontratazio txostena onartzeko GHK Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak uztailean egindako bilkura bertan behera uzteko eskatua zuen elkarteak. Azken aldian, epaitegietako ebazpenekin lotuta dago aktualitatean errauste plantaren polemika, 2016aren amaiera eta 2017 honen hasiera […]

irakurri gehiago →