kazetari

Rioko olinpiar jokoetan maratoilari batek Etiopiako manifestariek egin ohi duten keinua egin zuen munduaren aurrean. AEBetan errefuxiatu zen ondoren. Bere herrian tragedia etnikoa gerta litekeela ohartarazi zuen horrela. Hain justu, Etiopiako gatazka egoraren inguruan Jose Angel Oriak egindako erreportajea nabarmendu du Xabier Izaga kazetariak biharko Gaur8 aurreratzerakoan. Horrez gain, Jon Salgadok Zadorra ibaiko erreportajeaz idatziari […]

irakurri gehiago →

Uxue Barkos, Jasone Agirre, Martin Garitano edo Letizia Espainiako Erregina bera. Kazetaritzatik politikaren mudurako jauzia egin dutenen izen zerrenda ari da luzatzen pixkanaka. Iñaki Larrañaga kazetariak uda honetan idatzitako artikulu batean irakurri ahal izan dugunez, bidaiak atzera bueltarik gabekoa izateko arriskua du. Eta politikatik kazetaritzara itzultzekotan ere, baliteke ordainsariren bat tartean sartzea. Ba elementu horiei […]

irakurri gehiago →

Idomeni hustu dute. Kazetariak atera dituzte lehenbizi, inork ez zezan kontatu; gero, laguntzera joandako sendagileak, iheslariek ere ikus zezaten zentzu gutxi zeukala Europaren atari horretan irauteak, desesperantzaren eta esperoaren arteko atalasean. Gainontzekoa nekeak eta etsipenak egin dute: askok nora zihoan ere ez zekiten autobus batean sartzea onartu dute, eta norbaiten sinadura baten menpe utzi dute […]

irakurri gehiago →

Duela zenbait aste jakin genuen UPNren esku zegoen aurreko Nafarroako gobernuak aurkeztutako salaketa baten ondorioz, Nafarroan ETBren emisioa eteteko agindu zuela Espainiako Industria Ministerioak. Gai horri heldu dio Urtzi Urkizu kazetariak gaurko komunikazioaren tartean. Horrez gain, atzoko Prentsa Askatasunaren Nazioarteko Eguna kontuan hartuta, Mozal Legea baliatuta isuna jarri dioten Axier Lopez kazetariaren kasua eta prentsa […]

irakurri gehiago →

Irratien tartea zabaldu eta Oarsoaldera begira ekin diogu Zebrabideko asteari. Izan ere, eskualde horretan albiste izandakoen eta datozen inguruan hitz egin du Oiartzun irratiko esatari Alazne Etxeberriak Oarsoaldeko Hitzako zuzendari Urko Etxebesterekin. Haiek esandakoak ekarri ditugu irratien tartera.

irakurri gehiago →

Irain eta mehatxu gehienak emakumezko kazetariei zuzenduak direla argi utzi du The Guardian hedabide britainiarrak. Datuetan ageri denez, kazetari gehienak arraza zuriko giznak dira. Aldiz, irakurleen partetik irain eta mehatxu gehien jasotzen dituzten hamar kazetaritatik zortzi emakumeak dira, eta gainerako biak, gizon beltzak. Errealitate horretaz hausnartu dugu gaurko tertulian Itziar Arteaga eta Izar Mendigurenekin.

irakurri gehiago →

Asteazkeneroko komunikazioaren tartetxora Berria egunkariko kazetari Urtzi Urkizu batu zaigu gaurkoan. Hainbat telebista katetako saio berriez edo zenbaiten itzuleraz hitz egin digu. Honakoak, besteak beste: La Sextarren hamargarren urtemuga, Merli telesailaren emisioa eta Jordi Evolek Arnaldo Otegiri egingo dion elkarrizketa; ETB1ek Batek daki programaren estreinaldia; Hamaika Telebistako Aizank! gazteen saioaren itzulera; Cuatro katearen Quiero ser […]

irakurri gehiago →

Geure buruari begira jarri eta kazetaritza edo elkarrizektatzaile estiloaz hausnartu dugu gaurko tertulian. Izan ere, Fermin Etxegoienek ETBko Berandu baino lehen saioan Josebe Iturriotzi egindako elkarrizketak eragin du zalaparta. Zenbaitek berdintasunaren inguruan elkarrizketatzaileak eta elkarrizketatuak duten jarrera antagonikoa nabarmendu du, beste zenbaitek elkarrizketatzailearen jardunari erreparatu dio. Azken horri begira jarri gara gu ere, telebista elkarrizketetan […]

irakurri gehiago →

Ostiralero bezalaxe, larunbatetako Gaur8 astekariaren biharko alearen aurrerapena egin dugu, gaur, Aimar Etxeberria astekariko kazetariarekin. Erromintxelez edo euskal ijito komunitateaz ditugun aurreiritziak aipatu dizkigu lehenik, eta horien inguruan Oihane Larretxeak Kalé Dor Kayiko elkartekoekin egindako erreportajea nabarmendu digu. Atzerrira botatzen duten begiradan, Siriara begira jarri dira aste honetan, eta gerra hasi zeneko bosgarren urtemugan hango […]

irakurri gehiago →

Ostegunetan tertuliaren tartea irekitzen diogu Zebrabidean, baina gaurkoan ez da posible izan. Hala ere, gai mamitsu bati lekua egin diogu. Joan den astean Arabako Enpresarien Elkarteak aurkeztutako enpresen barometroaz hitz egin baitu Iban Santamaria Berriako kazetariak Halabedi Bi irratiko Araba hizpide saioan, baita Arabako enpresetan gertatzen den kontraesanaz ere: alde batetik, hazkundea izaten ari dela […]

irakurri gehiago →