botere

Espainiak Euskal Herria “anomaliatik” ikusten duela azaldu du Uxoa Anduaga soziologoak Berria egunkarian. Hortik aterata, Euskalduna naiz, eta zu?-ren moduko gatazkak izaten direla. Euskalduna posizio ahulean dagoelako Espainiaren aurrean eta umore bateko esanak irain gisa hartu eta zigor ditzaketelako espainiarrek. Gaurko tertulian, halako zalapartak modu interesatuan sortzearen atzean dagoenaz hausnartu dugu Sonia Gonzalez eta Mikel […]

irakurri gehiago →

Dorleta Kortazarrek maite omen ditu ipuinak: maite du ipuinak kontatzea; maite du ipuinak irakurtzea; eta batez ere maite du ipuinak entzutea. Eta askotan semearekin partekatzen du tarte hori. Oherakoan elkarrekin ipuinak kontatzea edota irakurtzea bien artean eraiki dugun lotura afektiboaren zatia da, zati garrantzitsua eta ederra, gustagarria. Bularretik ipuinetara salto egin zuten ia ohartu gabe. […]

irakurri gehiago →

Kirolerako materialak kolore konkretu batekoa izan behar al du emakumeentzat bada? Edo bereiztu behar al da emakume eta gizonentzako kirolik? Zer pentsatzen ote dute gizonezko kirolari irabazleei musu ematea beste lanik jartzen ez dieten emakumezko azafatek? Gizarteko genero bereizketaren ispilu eta seguru asko iraunarazle ere izango da kirola, horri guztiari begira jarri nahi genuke segidan, […]

irakurri gehiago →

Hilean behin, Harremanak osasun zentroko lagunen bisita izaten dugu Zebrabidean, gure harremanak izateko moduaz, hezkidetzaren beharraz eta beste hainbat kontuz hausnartu ahal izateko. Gaurkoan, Olatz Berastegirekin hitz egin dugu, eta pertsonen arteko tratu onek eta enpatiak indarkeriazko harremanak saihesteko izan dezaketen garrantzia nabarmendu digu.

irakurri gehiago →

Komunikazioaren bueltako tarte batean Urtzi Urkizuk aurreratu zigunez, «Lanik gabe, etxerik gabe, eskubiderik gabe eta adierazpen askatasunik gabe» daudenentzat sortuko dute Gabe aldizkari digitala. Txisko Espinosa kazetari eta diseinatzailea, Ahoztar Zelaieta kazetaria eta Nuño Santillana administrazioburua daude asmoaren atzean, eta xehetasun gehiago jasotzeko gonbidatu dugu gurera Ahoztar Zelaieta.

irakurri gehiago →

Oier Gil Irungo artistak Territoires Mobiles proiektuaren barnean lanean aritu da Hendaian. Bere lanak, arte soziala eta gogoetatsu gisa aurkezten ditu Gilek eta botere menderatzaileak hainbat eremutan eragiten dituen desorekak zalantzan jartzea da haren helburua. Radiokulturako lagunek egindako elkarrizketan, haren ibilbide interesgarriaz, dituen konpromisoez eta abarrez hitz egin du.

irakurri gehiago →

“Gizonak ez gara munstroak”; horrela hasi omen zuen Michael Kaufmanek joan den urrian Emakundek gonbidatuta eman zuen hitzaldia. Kaufman, besteak beste, Lazo Txuria kanpainaren kofundatzailea da, emakumeek sufritzen duten indarkeriaren aurkako gizonen konpromisoa adierazteko nazioartean inoiz egin den kanpainarik ospetsuena eta hedatuenekoa, hain justu. Ba Berriako eztabaida gelan, beste esaldi bat gehitu zion Ander Bergara […]

irakurri gehiago →

Carmen Alba Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkariak bidalitako gutun bat jaso du Ahotsa.info hedabideak. Aurtengo sanferminetan Poliziak egindako sarekada baten inguruko albistea du oinarrian oharrak. Baimenik gabe irudiak grabatzea egotzita, Poliziak komunikabidearen aurkako salaketa jarri zuen uztailean. Agenteetako batzuk ezagutzeko moduan ageri zirela argudiatu zuten, besteak beste. Salaketaren harira, mozal legea urratu izanaz eta horren […]

irakurri gehiago →