askatasun

Askatasuna ardatz duten hamar kantako diskoa kaleratu du Mikel Urdangarinek. Musikan hasi zenetik hogei urte bete direnean, zerbait berezia egin nahi izan du eta Margolaria izenez bataiatu du bilduma berria. Kalean da jadanik lana, eta joan den larunbatean eskaini zuen zuzenean aurrenekoz, Bilboko Campos Eliseos antzokian, Loraldia jaialdiaren amaiera ekitaldi gisa. Ba zita horren harira, […]

irakurri gehiago →

Abdullah Öçalan preso politiko eta buruzagi kurduaren askatasuna eskatzeko otsailaren 1etik 11ra egindako nazioarteko martxak Luxenburgo eta Estrasburgo batu zituen. Askapena eta Hala Bedi irratiko bi kidek, Igarki de Roblesek eta Maialen Kortabarriak, parte hartu zuten martxan eta xehetasunak eskaini dituzte Halabedi irratiko Erraietatik irratsaioan. Igor Goikolea esatariak hitz egin du eurekin Kurdistanen egoera geopolitikoaz, […]

irakurri gehiago →

Herenegun aztertu zuten 26 urtez espetxean dagoen Ion Kepa Parot euskal preso politikoaren baldintzapeko askatasun eskaera, eta abenduaren 14an jakinaraziko dutela ebazpena azaldu du Gure Irratiako Ihintza Arrietak gaurko irratien tartean. Horrez gain, erizainek euren lan baldintza kaskarrak salatzeko abian duten protestaz ere hitz egin du. Amaitzeko, merkatal eta industra ganberako hauteskundeetan André Garreta gailendu […]

irakurri gehiago →

Asteburuan gertatutako eraso lesbofoboaren aurka, Gasteizko mugimendu feministak eta Transbollomariak salaketarako deialdiak egin ditu: etzi, goizeko hamarretan agerraldia egingo dute erasoa gertatu zen Logia tabernaren parean, eta arratseko zortzietan, berriz, manifestazioa egingo dute Andra Mari Zuriaren plazatik abiatuta. Zoritxarrez, Gasteizkoa ez da kasu isolatua, joan den ostiraleko Gipuzkoako Hitzan irakurtzen baikenuen Irungo Eskina Mosku tabernako […]

irakurri gehiago →

Egunero aurre egin beharreko araua da heterosexualitatearena. Gorputzak zein sexu praktikak aske bizitzea, nahi eta desio propiodun pertsonak garela ulertzea, eta jendarte feminista baten alde borrokatzea esan nahi du horrek. Duela 57 urte, Stonewalleko matxinadak ekainaren 28a efemeride bihurtu zuen, baina ustezko normaltasunaren azpian LGTBIQ kolektiboaren aurkako zapalkuntzak bizirik dirau. Egoera horretaz hausnartu dugu Itziar […]

irakurri gehiago →

Ekainaren 28a, sexu askatasunaren aldeko nazioarteko eguna, aldarrikapen eguna gehiago da ospakizun eguna baino. Orlandoko eraso homofoboak jende guztiaren gaitzespena eta salaketa eragin bazuen ere, eguneroko jarrera homofoboek eta heteroarauaren araberakoek bizi-bizirik dirautelako gugan. Egiteko dugun lanaz eta normal etiketaren pisua arintzeaz hausnartu dugu Harremanak zentroko sexologo Olatz Berastegirekin.

irakurri gehiago →

Bihar izango da ekainaren 28a, sexu askatasunaren eta aniztasunaren aldeko nazioarteko eguna. Horren harira, Euskal Herriko Bilgune Feministak aurtengo planteatu duen irakurketaren berri ekarri du Oihana Etxebarrietak Bilgune kontari-ren gaurko errepasora. Hain justu, gai horren bueltan gaur bertan Durangon egingo duten mahai ingururako deia ere egin du. Bestetik, udako jaiak abian direnez, espreski prestatu duten […]

irakurri gehiago →

“Zer esango genuke Orlandoko atentatuaz, ez bagenu errepikatzearen errepikatzeaz jakingo erasotzaileak jatorri afganiarra zeukala? Hitz egingo ote genuke homoforbiaz?”. Samara Veltek atzoko Berriako Bira-n planteatu zituen galdera horiek, eta ikuspegi horretatik homofobiak gurean duen indarrari begira jartze aldera, Ibai Fresnedo batu da gurera.

irakurri gehiago →

Lagunak, senideak, eragile politikoak, kazetariak… jendetza elkartu da gaur Logroñoko kartzela aurrean. mediatikoki ez du horrenbesteko oihartzunik izan, baina Roazhongo espetxe aurrean ere hainbat lagun zeuden zain. Batetik, sei urte eta erdiko zigorra osorik beteta, Arnaldo Otegi irten da. Bestetik, epaileak baldintzapeko askatasuna onartuta, larriki gaixorik dagoen Lorentxa Gimon. Martxoaren lehen egun honen gurean utzi […]

irakurri gehiago →

Bi asteazkenez behin bezalaxe, Irulegi irratiko esatari Jojo Bidart batu zaigu gaurko irratien tartera, eta honako gaiez hitz egin digu: Donapauleko libertimenduaz eta Donibane-Lohitzuneko inauterieak; Lorentxa Gimon euskal preso politikoaren alde Angelun egiten ari diren kanpaldia; BAB eremuan sortu duten ekonomiaren behatokia; Laborantza Saloinaren abiatzea eta Baterak antolatutako mahai ingurua; nahiz hizkuntza protokoloaz egin asmo […]

irakurri gehiago →