Indarkeria matxista eta mesederako nahiz kalterako izango diren eraikuntza lanak, Esan Erran eta Halabedi irratien bidez

Gaurko irratien tartean, bi asteartez behin bezalaxe, bi lagu izan ditugu: Halabediko irratiko esatari Jon Aranburu, batetik; eta Esan Erran irratiko esatari Lur Gil, bestetik. Lehenak Gasteizen emakumezko bikotekideari eraso egitea egotzita atxilotu duten gizonaren kasua aipatu digu, hasteko. Baita Salburuako hezegunean egin asmo duten saltoki handiaren proiektuak nahiz Añanan eraiki nahi luketen urtegiak eragindako kritikez ere. Gilek, berriz, euren bailaretan zenbait lapurreta izan direla nabarmendu du lehenik. Jarraian, Imotzen herritarren zerbitzura jartzeko zenbait eraikinetan egindako konponketak aipatu ditu; baita Odieta eta Atetz arteko Santurbe baselizaren konponketetan topatu dituzten elementu historikoak ere.

Hurrengo podcasta

TERTULIA: euskal gatazkaren konponbideak ekarriko al du bakerik emakumeentzat?

ar. Ots 2 , 2016
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan