Podcast: Play in new window | Download
Harpidetu: Google Podcasts | Email | RSS
Zoritxarrez, eta egia izan ez arren, pertsona immigranteen aurkako aurreiritzi eta zurrumurruak errotuta daude gure gizartean. Gainera, ziurgabetasun eta austeritate garai hauek erregaia dira kanpotik etorritako pertsonen gaineko falazietarako. Egoera horren aurrean, Gizartearen sentsibilizazioa lantzeko estrategia gisa aurkeztu zuten asteartean Zurrumurruen Aurkako Sarea, arrazismoaren eta xenofobiaren prebentzioan lan egingo duena. Hainbat udal, erakunde publiko eta eragile sozialek izenpetutako manifestu bat du oinarri sareak, eta helburuen berri izate aldera, Mugak-eko kide Anaitze Agirre gonbidatu dugu gurera.