Portada del grupo Cäctus

MIKROAREN BI ALDEAK – UNAI URIARTEK CÄCTUS TALDEA EZAGUTARAZI DIGU

Bizkaia aldean izan gara gaurkoan bisitan. Ataun Irratian, musika estilo eta talde berriak ezagutzea ere gustatzen zaigu eta gaurkoan Cäctus taldea ian dugu hizpide. Unai Uriarte, taldeko baxu jotzailearekin aritu gara kontu-kontari eta bertatik-bertara ezagutzeko aukera izan dugu. Tartean behin ere bestelako taldeak ezagutzea ere aukera batere txarra ez dela ikasi dugu, bide zuzenetik gindoazela bagenekien arren.

Uriartek ibilbide luze eta zabala duela ikusi dugu ere eta lagungiroan, ondo pasatzeko asmoz elkartzea garrantzitsua dela ere erakutsi digu. Musika ona entzun nahi baldin badugu, askotan, ez dugu Euskal Herritik kanpora ere irten behar. Urrutira joan gabe ere, hemen, nahi dugun hori bilatzeko aukera zabala dugulako.

Hurrengo podcasta

BESTE BAT: Skabidean x 2

ol. Abu 14 , 2020