Pikuak websaila

MIKROAREN BI ALDEAK – Pikuak webserieaz hitz egiten izan gara Amaia Ruiz aktorearekin

Amaia Ruiz de Galarreta Euskal aktore eta aurkezlea da. Tolosan jaio zen, eta Madrilen interpretazio ikasketak egin zituen. Handik, Goenkale telesailera egin zuen jauzi bigarren mailako pertsonai batekin eta ordutik aurrera, beste zenbait txokotan ikusi dugu.

Donostian berriz ikasten jarraitu zuen eta 2017. urtean Etb 1 kateko 3 Txulo Jokoan saioa aurkeztu zuen. Duela urte bat, Maddi Castrok zuzendutako “Pikuak” websaila estrenatu zuen Miren Nogales eta Ainhoa Artetxerekin batera. Umoretik sexua eta feminismoa jorratzen dituen webseriea da honako hau.

Bere ibilbideaz eta arrakasta handia izaten ari den Pikuak lanaren inguruan gehiago jakiteko aukera izan dugu astearte honetan Ataun Irratiko Nahikobero saioan Amaia Ruiz de Galarretarekin batera.

Hurrengo podcasta

MIKROAREN BI ALDEAK - Bulego taldea gertuagotik ezagutu dugu Itziar Beitiarekin

ol. Uzt 17 , 2020
Bulego taldea