Ioar Aizpurua Pello Reparaz eta Leire Perlines

Pello Reparazen bisita jaso dugu aste honetan gurean

Oso txikia zenetik hasi zen Reparaz musikaren munduan murgiltzen, izan ere, 8 urte besterik ez zituela tronboijole gisa trebatzen hasi zen eta bost urte geroago igo zen lehen aldiz taula gainera. Vendetta taldean egindako ibilbideari zor dio gehienbat bere arrakasta. Gaur egun, 600 kontzertu baino gehiago eskaini ditu estatu osoan zehar eta musikaz gain, ikus entzunezko beste zenbait edukitan ere topa genezake.

Gaur egun taldea deseginda badago ere, Euskal Herritarren artean ezagun izaten jarraitzen du Zetak taldearen buru ezagutzen dugun artistak. Elkarrizketa bikaina eskaini zigun artistak eta primizia bat ere utzi zigun gainera.

Hurrengo podcasta

Artisautzan garai berriei heldu diete hiru ataundar gaztek

ol. Uzt 10 , 2020
Mairi eta Artizar artisaurtza lanak