Euskal Herria

Lagun talde baten proiektu bat ezagutu dugu, karta jolas bat. DenboraZup! izena du Euskal Herriaren historia euskaraz ikasteko helburuarekin sortutako jolasak. Egileetako bat den Maialen Begiristain izan da gurean, eta harrera ezin hobea izan duela azaldu digu. Haur, gazte zein helduentzat jolas interesgarria dela ere aipatu digu, eta nola jolasten den azaldu. Entzun hemen!  

irakurri gehiago →

LUR ETA MURMUR: “Erroa eta Geroa” Dokumentala

19 azaroa, 2019 | 0 Komentarioak

Gaurko irratsaioan Sorginatxurrak ikasle–taldearen kidea den Maribi Ugarteburu izango dogu gurekin, Baserritik Mundura ikastaroaren baitan bere taldeak eginiko ikerketa-ekintza-parte hartzaileari dokumental forma eman diotelako –  “Erroa eta Geroa” – eta egun hauetan hainbat herrietatik emanaldiak eskaintzen ari direlako. Ikus-entzunezko lanean belaunaldi ezberdineko emakume baserritarren testigantzak  jasotzen dituzte: Iparraldetik Hegoaldera, emakume baserritarrek bere lanaren inguruko hausnarketak, […]

irakurri gehiago →

Aste honetan, gure aspaldiko laguna izan dugu ERRAIETATIK irratsaioan, izan ere, Jakue Pascualekin hitz egin dugu kaleratu berri duen ‘Movimiento de resistencia, años 80 en EH. Radios libres, fanzines y okupaciones’ (Txalaparta) liburuaren inguruan. Euskal Herrian 80. hamarkadan garatutako kontrakultura eta erresistentzia mugimenduari buruzko ikerketaren bigarren edizioa da hau, oraingoan irrati libreak, fanzineak eta okupazioak […]

irakurri gehiago →

Oporrak amaituta eta postontzia diskaz beteta, 3Kortxea bueltan da! Nobedadeak (Eraso!, Etxe, EraBatera, Aneguria, MG Banda, Free The Wheel, Black is Beltza soinu banda…) eta agenda oharrekin batera, gurera Mikel Kazalis ekarri dugu gaurkoan. Anestesia taldea “Gorrotoaren Ahotsa 25 Urte” izeneko biran murgilduta dago, sekulako oihartzuna izan zuen diska berezi horren urteurrena ospatzeko. Bira, taldea […]

irakurri gehiago →

Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak Mugak Zabalduz karabana aurkeztu berri du. Apirilaren 28an, 29an eta 30ean Euskal Herria zeharkatuko dute indarrean dauden migrazio politikak salatzeko. Hendaian hasi eta Santurtzin amaituko da karabana eta bidean hainbat geldialdi eta protesta burutuko dituzte. Eragile ezberdinekin sareak sortzeko eta indartzeko lanean dabiltzala azaldu digu Igor Muñozek.

irakurri gehiago →

Euskal Herriko Atlas Geopoetikoaren lehen tomoa argitaratu du ZTK zigiluak eta joan den ostiralean Hendaian egin zuten liburuaren aurkezpena. Mixel Etxekopar eta Patxi Laskaray argazkilaria izan ziren aurkezpenean. Hala ere, aipatu behar da proiektu berezi horretan, lau lagun hiru egunez herri batean egoten dira, eta bildutakoarekin emanaldi bat eskaintzen dute. 2012tik 2016ra zazpi herritan izan […]

irakurri gehiago →

2008ko udan hasi ginen mundu mailako finantza krisiaren hotsak entzuten. 2009 urtea amaitzerako, entitate finantzarioen egoera larria agerikoa zen eta bankuak laguntzeko baliabide ekonomikoak bideratzen hasi ziren entitate publikoak. Baina nola eragin du horrek guztiak enpresen arloan? Euskal Herrian, adibidez, zer gertatu da krisialdiaren urteotan enpresa demografiari dagokionez? Gaindegiako lagunek horri buruz egin duten azterketari […]

irakurri gehiago →

ZURIA BELTZEZ – 294 – musikaren B aldetik

13 martxoa, 2017 | 0 Komentarioak

Hamaika herrialdetako hamaika musikari, hamaika estilotako hamaika soinu… Gurean, hainbat artista eta hauen inguruko zenbait istorio entzuteko eta gozatzeko aukera zabaltzen dugu. Honetan, Indiako sitar-funk estiloa abiapuntu hartuta, blues atsekabetua, R&B arina, rockabilly sakona, 60ko psikodelia baikor onirikoa, pop herrikoia, crooner bat edo beste, funk-rock kartsua, afro-twist dantzagarria, boogaloo mamitsua, rocksteady dinamikoa, eta sorta borobiltzeko, […]

irakurri gehiago →

Espainiak Euskal Herria “anomaliatik” ikusten duela azaldu du Uxoa Anduaga soziologoak Berria egunkarian. Hortik aterata, Euskalduna naiz, eta zu?-ren moduko gatazkak izaten direla. Euskalduna posizio ahulean dagoelako Espainiaren aurrean eta umore bateko esanak irain gisa hartu eta zigor ditzaketelako espainiarrek. Gaurko tertulian, halako zalapartak modu interesatuan sortzearen atzean dagoenaz hausnartu dugu Sonia Gonzalez eta Mikel […]

irakurri gehiago →

Eskoziaren independentzia prozesuari begira eta balizko bigarren erreferendum baterako, monetak lukeen garrantziaz hitz egin du Aimar Etxeberriak Craig Dalzel ekonomialariarekin. Horren berri ekarri du Xabier Izaga kazetariak Gaur8 astekariaren aurrerapenera. Horrez gain, Maider Iantzik egindako erreportajea ere nabarmendu du, Gaindegiak Euskal Herrian zerbitzuen eskuragarritasunaz egindako mapan ageri diren desorekei buruzkoa. Amaitzeko, Izagak berak Maider Oleaga […]

irakurri gehiago →