Mairi eta Artizar artisaurtza lanak

Artisautzan garai berriei heldu diete hiru ataundar gaztek

Maria Regil eta Izaro eta Aiora Erauskin ataundarrak dira, eta haien negozio berriek argia ikusi berri dute. Aiora Erauskinek magisteritzako ikasketak egin zituen, eta denbora batez lanean aritu ondoren, Euskal ikasketak egiten hasi zen. Bere ahizpa den Izaro Erauskini dagokionean, Arte ederren ikasketak amaitzear da. Maria Regilek berriz, magisteritzako bigarren maila amaitu berri du.

Artisautzaren alorrean telazko poltsa pertsonalizatuak, belarritakoak, lepokoak eta beste zenbait bitxi egiten dituzte gazte ataundar hauek. Aste honetan gurera gonbidatu ditugu, beraien lanak bertatik-bertara ezagutu ahal izateko.

Hurrengo podcasta

BESTE BAT: Sara Zozaya x 1

ol. Uzt 10 , 2020