TERTULIA: Seaskaren ahaleginak eta Frantziako Hezkuntza Nazionalaren oztopoak

“Erantzun zabala” izaten ari da Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hezkuntzako gaurko greba deialdia, sindikatuen esanetan. Gobernu kontseilu osteko agerraldian, Lakuako bozeramaile Josu Erkorekak esan du “errespetatu” egiten dutela deialdia, baina “unearekin desados” daudela. Izan ere, hezkuntza sistemari buruzko eztabaida pil-pilean dago gurean azken hilabeteotan. Araba, Bizkai eta Gipuzkoaz baino, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoaz hitz egin dugu gaurko tertulian, Malen Aldalur eta Mikel Garciarekin. Testuinguru berezian egin baitzuten aurtengo Herri Urrats ikastolen aldeko festa, herenegun. Frantziako Gobernua berritu eta Euskal Elkargoa martxan dela, hain justu.

Hurrengo podcasta

I. Manterola: "Euskal artean egon da moderno izateko gogoa eta bertako izatearen kezka"

ar. Mai 16 , 2017