IRRATIEN TARTEA: pintaketa feministak, ‘Ongi Etorri Gernika’ eta Habana ontzia

Bizkaiko hiriburura begira jarri gara gaurko irratien tartean. Izan ere, Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Ane Zabalaren eskutik, Bizkaiko kontuen kronika ekarri dugu gurera. Hasteko, Bilboko Alde Zaharreko taberna batean agertutako pintaketez hitz egin digu. Bilbotik aparte jota, asteburuan Gernikan izango den Ongi Etorri Gernika 2017 dinamika hartu du hizpidea. Amaitzeko, datorren asteko hitzald bati buruzkoak aipatu ditu: 80 urte beteko baitira aurten 4.000 haur Ingalaterrara atera zirela Habana ontzian, eta, horren harira, hitzaldia antolatu baitu British Consulek.

Hurrengo podcasta

TERTULIA: datozenen turismoa txarra bada, nolakoa da gu goazenekoa?

og. Api 27 , 2017