Imanol Urbieta: irakaslea, baina, batez ere, maisua

Umetan musika jaso zuen; edo iritsi zitzaion behintzat. Eta indarrak iraun dion artean musika eman du. Eman die haurrei. Eta haiei emanez baita gainerakoei ere; haur haiek heldu bihurtu baitira, edo, bestela, haurrekin batera helduek ere entzuten baitituzte kantuok. Kantuz kantu sortu eta zabaldu zuen kantutegi oso bat; haurren ametsak fabrikatu zituen, eta iruditeria oso bat ehundu zuen. Atzo hil zen Imanol Urbieta musikari, musika irakasle eta pedagogoa, jaioterrian, Zarautzen, 83 urte zituela. Herrikide eta gertuko izan zituen Andoni Egañarekin eta Josu Txapartegirekin hitz egin dute goizean Info7 irratiko Kalegorrian saioan, eta haien hitzekin eta Urbietaren omenez bertsionatutako abestiekin erreportajea osatu dugu.

Hurrengo podcasta

Itxaro Mendizabal: "Era askotara, hor daude gurasoak, eta idaztera animatzen dut jendea"

og. Ira 29 , 2016