urtemuga

Matxuratuta ta Burutik buelta

1 azaroa, 2019 | 0 Komentarioak

Aspaldian irratsaiorik egin gabe, Munduko Osasun erakundeak hala eskatu zigulako, baina ikusita gizakia nolakoa den ezin dugu gehiago itxaron eta gure lubakietatik atera gara basurdekumeak bezela, kurrin-kurrin. Espainiari sekulako aportazioa egin diogu ereserkiari euskarazko letra jarriz eta konturatu gara joan ginenetik gaur egunera, gauzak ez direla hainbeste aldatu! Hori bai, Zintzilik irrati libreak 35 urte […]

irakurri gehiago →

Bizkaiko hiriburuko kontuak ekarri ditugu gaurko irratien tartera, hasteko, zerga politikei heldu diegu. Izan ere, Bilboko Udalak 2018an zergen igoera ezartzea erabaki du, eta, horren bidez, etxebizitza hutsak dituztenak zigortuko dituztela. Kale ekintza bati buruzkoak ere aipatu ditugu, izan ere, Bilbon ekintza ez bilentoa egin zuten, atzo, KEM MOC talde antimilitaristakoek, Bruselan egiten ari den […]

irakurri gehiago →

Bizkaiko hiriburura begira jarri gara gaurko irratien tartean. Izan ere, Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Ane Zabalaren eskutik, Bizkaiko kontuen kronika ekarri dugu gurera. Hasteko, Bilboko Alde Zaharreko taberna batean agertutako pintaketez hitz egin digu. Bilbotik aparte jota, asteburuan Gernikan izango den Ongi Etorri Gernika 2017 dinamika hartu du hizpidea. Amaitzeko, datorren asteko hitzald bati buruzkoak […]

irakurri gehiago →

Laster beteko dira 80 urte Gernika bonbardatu zutela. Zehazki, 1987ko apirilaren 26an izan zen. Ba urtemugaren harira, Gernikaren egiak izeneko liburuxka ondu du GITE-IPESek, eta aste honetan bertan ekingo die aurkezpenei. Memoria egiteko eta eztabaida soziala sutatzeko tresna izan nahi duen liburuxka horretan jasotakoak aletu ditugu Ibon Meñikarekin.

irakurri gehiago →

Martxoaren 11n bete ziren sei urte Fukushimako zentral nuklearraren hondamendia gertatu zenetik. Istripu haren ondorioek oraindik irauten duten arren, agintariek hedatu nahi dute kutsadura nuklearra garbitu denaren mitoa. Horretaz idatzi du Jose Angel Oriak Gaur8 astekarirako, eta horren berri ekarri du Amagoia Mujika arduradunak gurera. Horrez gain, etxebizitza alokairuaren inguruan eta beharrei erantzuteko Lekeition abian […]

irakurri gehiago →

Jada behin baino gehiagotan aipatu dugu urte berezia dela aurtengoa Euskal Herriko Bilgune Feministako kideentzat. 15. urtemuga baitute apirilean. Feminismoak egingo gaitu herri: indar bat dabil hor leloarekin, izaera nazionala eta eraldaketarako gaitasuna nabarmendu dituzte eta ibilbide hori ospatzeko egitarau oparoa dute esku artean. Horri eta beste zenbait gairi begira jarri gara Amai Zufiak egin […]

irakurri gehiago →

Estrategia iraultzaile eguneratuek balio unibertsalak behar dituztela uste du Mikel Zubimendi Gara egunkariko kazetariak. Horretaz Gaur8 astekarirako egin duen analisia aipatu du Xabier Izagak gaurko aurrerapenean. Horrez gain, bihar Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna izango denez, emakume zientzalariez Amagoia Mujika astekariko arduradunak egindako erreportajea ere nabarmendu du. Amaitzeko, Euskal Herriko Bilgune Feministak 15. urtemugaren […]

irakurri gehiago →

Euskal Herriko Bilgune Feministak 15 urte betetzen ditu aurten. Urteurrena ospatzearekin batera, Euskal Herriaren burujabetza feministarako bidean sakontzeko eta aurrerapausoak emateko aprobetxatu nahi dute urtea. Gatazkaren konponbidean ikuspegi feminista txertatzeko duten ildoaren barnean, emakumezko euskal preso politikoen egoera ikusarazten dihardute. Horren harira, Valladolideko espetxera antolatu duten martxa feminista aipatu du Idoia Arraizak Bilgune kontari-ren gaurko […]

irakurri gehiago →

2017. urtea hasi berria dugu eta hainbat dira salatutako erailketa eta eraso matxistak. Joan den astean jakin genuen Blanca Marques, 48 urteko emakumea erail zuela gizonezko bikotekideak Burlatan eta gero, gorpua Ultzama ibaira bota zuela. Lehenxeago jakin genuen Valentziako herri batean, aitak Sara Majarenas euskal preso politikoaren alaba Izar labankadaz zauritu zuela Indarkeria sexistagatik beste […]

irakurri gehiago →

Azken asteetan Nafarroako aurrekontuak onartu dira eta EAJk esan du martxoaren amaiera aldera Araba, Bizkai eta Gipuzkoakoak ere bideratu daitezkeela. Aurrekontuak onartzearekin hartzen diren erabakiei begira jarri gara gaurkoan, emakume eta gizonen arteko botere harremanak sustraitik eraldatzea ahalbidetzen ote duten ikusteko, besteak beste. Hori eta beste hainbat kontu ekarri ditugu Bilgune kontari-ren errepasora, eta Idoia […]

irakurri gehiago →