“Jendea gure irrati proiektuetara nola erakar dezakegun hausnartu nahi dugu”

Euskal Herrian badago zer entzun jardunaldien VI. edizioa antolatu dugu Arrosa irrati sareko kideok larunbaterako. Jardunaldien helburua da sareko irratietako lagunen formazio eta hausnarketa beharrei erantzutea, baina nahi duten guztiek dute aukera bertaratzeko. Horregatik, anima daitezkeenei amua jaurtitze aldera, antolaketan buru-belarri ari diren Ainhoa Villaverde Arrosako koordinatzailearekin eta Aitziber Zapirain Antxeta irratiko esatariarekin hitz egin dugu.

Hurrengo podcasta

EHAZEko Itziar Elias, 'Koadernoa zuri' obraz eta Miren Gaztañagak pairatu behar izan duenaz

al. Mar 13 , 2017