auzolan

Euskal Herrian badago zer entzun jardunaldien VI. edizioa antolatu dugu Arrosa irrati sareko kideok larunbaterako. Jardunaldien helburua da sareko irratietako lagunen formazio eta hausnarketa beharrei erantzutea, baina nahi duten guztiek dute aukera bertaratzeko. Horregatik, anima daitezkeenei amua jaurtitze aldera, antolaketan buru-belarri ari diren Ainhoa Villaverde Arrosako koordinatzailearekin eta Aitziber Zapirain Antxeta irratiko esatariarekin hitz egin […]

irakurri gehiago →

Agirre lehendakariarekin lotutako dokumentaletatik hiru ikusteko aukera izan du Urtzi Urkizu kazetariak Donostiako 64. Zinemaldiko jarraipena egiten zuela aprobetxatuta. Urrian eskainiko dituzte dokumental horiek ETB Euskal Telebistan, eta zer iruditu zaizkion azaldu du gure komunikazioaren tartean. ETBrekin segita, aurreratu du asteburu honetan grabatuko dutela Auzolan saioaren seigarren atala. Hamaika telebistara jota, berriz, hirugarren adinekoei eskainitako Sasoi […]

irakurri gehiago →

Sakanako Beleixe irratiko esatari Maider Betelu batu zaigu gaurko irratien tartera, eta hainbat kontu jorratu ditugu harekin. Hasteko, Sakanako birziklatze tasaren inguruko zenbait datu nabarmendu dizkigu, eskualdeko herrietan hondakinak hainbat modutara kudeatzen badituzte ere, birziklatze tasa nahiko ona dutelako. Ondoren, Benigno Mendia zenari haren lagunek auzolana oinarri izanda prestatu dioten omenaldiaren xehetasunak aipatu dizkigu. Kirolari […]

irakurri gehiago →

Gazte mugimenduan alternatiba sozioekonomikoen inguruko eztabaida piztu eta bultzatzeko Gure kabuz ala hil dokumentala ekoiztu dute elkarlanean Topatu Gazte Proiektu Komunikatiboak eta Ernai Gazte Antolakundeak. Gogoan izango duzuenez, auzolaguntza bidez finantzatu dute egitasmoa. Baina Topatuk ekoizpenaz gain, bestelako estreinuak ere baditu, itxuraz aldatuta ikusi baitugu azken aldian, eta funtzioetan ere bilakaera bat izan baitu. Ba […]

irakurri gehiago →