formazio

Mondragon Unibertsitateak, iazko ikasturtean lehenengo aldiz bi MOOC (Online Ikastaro Ireki Masiboa) ikastaro jarri zituen martxan. Joan den denboraldian, Maider Iriartek hitz egin zigun horietaz, bereziki, kooperatibagintzari bruzkoa aipatu zigun. Hain justu, horren hirugarren edizioa egingo dute maitzean, eta aurrerapena egiteko, Lanki ikertegiko Leire Uriart batu da gurera.

irakurri gehiago →

Euskal Herrian badago zer entzun jardunaldien VI. edizioa antolatu dugu Arrosa irrati sareko kideok larunbaterako. Jardunaldien helburua da sareko irratietako lagunen formazio eta hausnarketa beharrei erantzutea, baina nahi duten guztiek dute aukera bertaratzeko. Horregatik, anima daitezkeenei amua jaurtitze aldera, antolaketan buru-belarri ari diren Ainhoa Villaverde Arrosako koordinatzailearekin eta Aitziber Zapirain Antxeta irratiko esatariarekin hitz egin […]

irakurri gehiago →

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultateko Lanki ikertegiak Mexikoko Pueblako Unibertsitatearekin garatutako proiektu bati erreparatu behar diogu segidan. Proiektuak Mexikon ekonomia sozial eta solidarioko egitasmoak sustatzea du xede, formazioa, aholkularitza eta elkarlana oinarri izanda. Ba horri buruzko xehetasunak Lanki ikertegiko ordezkari Mirene Zufiaurrek ekarri ditu gurera.

irakurri gehiago →

“Politikak duen garrantziaz eta zentraltasunaz” ohartuta, Politikaldia Nazio Estrategian izeneko jardunaldiak antolatu ditu Orreaga taldeak, UEU Udako Euskal Unibertsitatearekin lankidetzan. Bihartik ostegunera bitarteko egitaraua antolatu dute, eta egunak gaika banatu dituzte egunak. Ba Donostiako Koldo Mitxelena kulturgunean landu eta eztabaidatuko denaren aurrerapen bat gurera ekartze aldera, Orreaga taldkeo bi kide batu dira Zebrabidera: Naroa Anabitarte  […]

irakurri gehiago →

Indar bat dabil hor, boteretze oinatzak. Oinarrizko formakuntza politiko feministarako koadernoak dokumentua argitaratu dute Euskal Herriko Bilgune Feministako lagunek. Bertan, izenburuak dioen bezala, feminismoaren inguruko oinarriak bildu dituzte. Testu osoa euskaraz dago, eta erreferentziazko material gehiena ere euskaraz erabili dute. Hori, besteak beste, Durangoko Azokan Topatu gazte egitasmo komunikatiboko lagunekin batera duten postuan eskura daiteke. […]

irakurri gehiago →

Joan den ostiralean, Brasilgo Polizia Florestan Fernandes eskolara tiroka sartu zen. Formatzaileen formakuntzarako nazioarteko ikastaroan parte hartzen ari zen gure kolaboratzailea den Lur Gil bertan, Askapena erakunde internazionalistaren izenean. Formazio politikoa emateko trebakuntza jasotzen ari dira mundu osotik joandako 87 lagun bertan. Ba klasean zeudela, bi tiro entzun zituzten, eta berehala MSTko bi kide joan […]

irakurri gehiago →

Anitza. Horixe da UEU Udako Euskal Unibertsitatearen aurtengo udako ikastaroetarako hautatu duten leloa. Zergatik? Ba aurtengo edizioak gai, formatu eta tokien aldetik izango duen aberastasunagatik. Horiek orokorrean aipa daitezkeen kontuak, baina xehetasunak jasotze aldera, ikastaro horien arduraduna den Irati Iciarrena jo dugu.

irakurri gehiago →

Tarteka, gustatzen zaigu hezkidetzaren inguruko kontuak Zebrabidera ekartzea, eta hilean behin, Urtxintxa aisialdi eskolako lagunekin hitz egiten dugu. Gaurkoan, Urtxintxaren genero arloaren ingurukoak ekarri dizkigu Izaskun Guarrotxenak.

irakurri gehiago →
no image

TERTULIA: lanik ezean kanpora joan behar duten gazteez

22 urtarrila, 2015 | 0 Komentarioak

Inoizko formazio gehien eta lan gutxien dutenak; gradu eta master bana izan arren lan merkatuan sartu ezinda dabiltzanak; diru iturririk gabe egon ordez, atzerrira soldata bila doazenak… halakoak dira egungo gazte belaunaldiko gehienak. Kanpora joaten direnen kopuruak asko egin du gora krisia hasi zenetik, eta horren inguruan hausnartu dugu gaurko tertulian Itziar Arteaga eta Izar […]

irakurri gehiago →

Astearteroko ekonomia eta gizarte gaien tartean, goi mailako formazioak Euskal Herrian dituen datuen inguruan aritu gara gaurkoan. Bide horretan, Gaindegiako koordinatzaile Imanol Esnaola izan dugu gurean, eta Euskal Herriko datu onei lan merkaturako ireki beharreko bidea nabarmendu digu.

irakurri gehiago →