ainhoa villaverde

Azken txanpan, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa artean saltoka ibiliko da 20. Korrikako lekukoa. Arabara Gorbeialdetik sartu da goizeko laurak aldera. Araba utzita, Hego Uribek hartu du lekukoa. Handik Durangaldera bidean harrapatu dugu gaurkoan Korrika, orduan hitz egin baitugu Ainhoa Villaverde Arrosa sareko koordinatzailearekin.

irakurri gehiago →

Tolosa aldetik sartu da gaur goizean Korrika Gipuzkoan. Goizaren zati handi bat Oarsoaldean igarota, sartu-irtena egin du Korrikak Lapurdin, muga zeharkatu eta Hendaia bisitatzeko. Itzuleran, euskalgintzako eta instituzioetako hainbat ordezkarik elkarrekin hartu dute lekukoa Santiago zubian. Itzuleran, aurtengo Korrikako kilometro esanguratsuenetako bat ikusteko aukera izan da Santiago zubikoa, hain justu. Hondarribitik Lezorako bidea egiten ari […]

irakurri gehiago →

Zuberoarako bidean harrapatu du gaurko egunsentiak 20. Korrika. Urdinarbetik eta Muskilditik igarota, eguerdian Donaixtitik sartu da berriro Korrika Nafarroa Beherean. 953. lekuko aldaketan Nafarroa Garaian sartuko da berriro Korrika, harako bidean izango da orduotan, aurreikusitakoaren arabera, Baigorritik Erratzura bidean behar baitu. Baina hango kontu zehatzagoak jasotzeko, Arrosa sareko koordinatzaile Ainhoa Villaverderengana jo dugu.

irakurri gehiago →

Irratien tartea zabaldu eta 20. Korrikak asteburuan eman duenaren errepasoan murgildu gara gaurkoan. Dakizuen eran, Ainhoa Villaverde Arrosa sareko koordinatzailea Korrikako ibilbidearen komunikazio jarraipen oparoa egiten ari da, eta asteburuko hainbat bizipen bildu ditu.

irakurri gehiago →

Lerinetik Lodosara bidean harrapatu dugu Korrika, hango giroaren berri jasotzeko dietu baitiogu Ainhoa Villaverde Arrosako koordinatzaileari. Atxo Otxandion abiatu zenetik, Korrikako furgonetan doa Villaverde eta ibilbideko berri emango du Arrosa sareko irratietan, Iruñera iritsi bitartean. Gaurkoan, bart gaueko pasadiezoez, Lizarran topatu duten jendetzaz, Artaxoan lekukoa hartu duen 90 urteko emakumeaz eta ekaitzak zapuzten ez dituen […]

irakurri gehiago →

20. Korrikako lehen kilometroa hunkigarria izango bada ere, bigarrenak ere garrantzia handia izango du, euskal hiriburuetako alkateen txanda izango delako. Horren harira, Korrika abiatu aurretik, Joseba Asiron Iruñeko alkatearekin eta Gorka Urtaran Gasteizkoarekin hitz egin du Arrosa sareko Ainhoa Villaverdek.

irakurri gehiago →

Euskal Herrian badago zer entzun jardunaldien VI. edizioa antolatu dugu Arrosa irrati sareko kideok larunbaterako. Jardunaldien helburua da sareko irratietako lagunen formazio eta hausnarketa beharrei erantzutea, baina nahi duten guztiek dute aukera bertaratzeko. Horregatik, anima daitezkeenei amua jaurtitze aldera, antolaketan buru-belarri ari diren Ainhoa Villaverde Arrosako koordinatzailearekin eta Aitziber Zapirain Antxeta irratiko esatariarekin hitz egin […]

irakurri gehiago →

Badirudi Espainiak ez duela herri harresi gehiagorik nahi, eta sententzia jakinarazi aurretik atxilotu zituzten, atzo, Xabat Moran bilbotarra zein Bergoi Madernaz, Marina Sagastizabal eta Ainhoa Villaverde gasteiztarrak. Lau horiez gain, beste hiru lagun ere zigortu ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak sei urteko espetxera: Ibon Esteban, Igarki Robles eta Aiala Zaldibar. Azken horren etxera joan zen ertzaintza […]

irakurri gehiago →

Amaiera egunarekin hamaika gorabehera izan ostean, bihar amaituko da 28 gazte independentisten aurkako epaiketa Espainiako Auzitegi Nazionalean. Horietatik hamabiri akusazioak erretiratu zizkieten asteartean, eta beste hamaseiren aurkako karguak eta zigor eskaerak mantendu egin dituzte. Bigarren kasuan aurkitzen den Ainhoa Villaverderi egin diogu elkarrizketa gaurko saioan, eta argi utzi du Espainiako Auzitegi Nazionala ez dela nor […]

irakurri gehiago →