aitziber zapirain

Euskal Herrian badago zer entzun jardunaldien VI. edizioa antolatu dugu Arrosa irrati sareko kideok larunbaterako. Jardunaldien helburua da sareko irratietako lagunen formazio eta hausnarketa beharrei erantzutea, baina nahi duten guztiek dute aukera bertaratzeko. Horregatik, anima daitezkeenei amua jaurtitze aldera, antolaketan buru-belarri ari diren Ainhoa Villaverde Arrosako koordinatzailearekin eta Aitziber Zapirain Antxeta irratiko esatariarekin hitz egin […]

irakurri gehiago →

Tolosaldea Garatzen agentziako migrazio eta aniztasun teknikaria da Kristina Morales, eta Anaitze Agirre eta Tarana Karimekin batera emakume etorkinen egoeraz hausnartzen aritu da. Horren harira, Antxeta irratiko Aitziber Zapirainek Moralesi egindako elkarrizketa izan dugu entzungai gaurkoan.

irakurri gehiago →

Tarana Karim Azerbaijanen jaio bazen ere, Hernialden bizi da. Tolosaldean dagoen emakume aniztasuna islatzeko proiektuetan parte hartu izan du, batik bat gizarteari begira, jendeak kalean ikus dezan, jakin dezan, gizartearen parte direla. Ba Antxeta irratiko esatari Aitziber Zapirainek elkarrizketa egin dio Hitza arnas bide dinamikaren harira, eta solasaldi hori izan dugu entzungai.

irakurri gehiago →

Siriako errefuxiatu bati laguntza emateagatik ezaguna egin zen Irungo Adiskidetuak elkartea, nahiz eta atzetik urte askotako bidea duen etorkinei laguntza juridikoa eskaintzen. Egunero-egunero pasatzen dira bertatik Euskal Herrira etorri berriak laguntza bila. Idoia Ikardo da elkarteko abokatuetako bat eta Antxeta irratiko Aitziber Zapirainek harekin izandako solasaldia ekarri dugu gaurko irratien tartera.

irakurri gehiago →

Irratien tartea zabaldu eta irraati emisio, lizentzia nahiz frekuentzia kontuak dakartzagu gurera. Izan ere, joan den maiatzaren 2an, Lakuako Gobernnuak behin behineko epe baterako Donostialdea eskualderako frekuentzia esleitu zion Antxeta Irratiari. Eta datorren maiatzaren 25ean, aldiz, Espainiako Auzitegi Gorenean tratatuko dute gaia, Lakuako Gobernuak helegitea sartu diolako Euskal Autonomi Erkidegoko Auzitegi Gorenaren erabakiari. Gaiarekin lotuta, […]

irakurri gehiago →

Joan den ekainaren 11n, Parisko Asanblada Nazionalean egin zuten Euskal Herrian bakea eraikitzeko Giza Konferentzia-ren ondorioak aurkeztuko dituzte larunbatean Iruneko Ficoban. Arrosa sareko kide dugun Antxeta Irratiak antolatu du larunbatekoa, eta bakearen inguruko zita berri horren inguruan hitz egin du Aitziber Zapiain esataria goizean Info7 irratian; haren hitzak bildu ditugu eguneko adierazpenen tartean.

irakurri gehiago →
no image

EKAINEKO MIRARIKERIA: urtebetetze ohitura bitxiak

26 ekaina, 2015 | 0 Komentarioak

Ekaineko azken ostirala izanik, Oiartzun irratiko esatari Mirari Martiarenaren bisita izan dugu gaurko saioan, eta harekin barneratu gara ekaineko Mirarikeria-n. Gaurkoan, munduan dauden urtebetetze ohitura kuriosoez hitz egin digu, gurean ditugun errituak ere aipatu dizkigu, eta zorion agur bat bidaltzeko ere aprobetxatu du.

irakurri gehiago →
no image

EGUNEKO ADIERAZPENAK: Arrosa sareko IV. jardunaldiak

9 martxoa, 2015 | 0 Komentarioak

Larunbatean izan ziren Arrosa sareak antolatuta irratigintzari buruzko IV. jardunaldiak, Bilboko kafe antzokian. Emankorrak eta oparoak izan ziren, eta balorazio sakonetarako garaiz izan badaiteke ere, Antxeta irratiko Aitziber Zapirainek lehen inpresioak bildu zituen bertaratu ginenon artean. Horietxek bildu ditugu eguneko adierazpenen tartean.

irakurri gehiago →

Arrosa irrati sareak Lakuako Gobernuari 2012an abiatu zuen irrati lizentzien esleipena «lehenbailehen» burura eramateko eskatu dio euskalgintzako hainbat ordezkariren babesarekin; Tokikom, Hekimen eta EHEko ordezkariak izan dituzte eskaria babesten prentsa agerraldian. Eta bertako hitzak bildu ditugu eguneko adierazpenen tartean.

irakurri gehiago →

Gizartearekiko betebehar bat badutela sentituta, euskal gatazkak Irunen, Hendaian, Hondarribian zein Biriatun eragindako ondorioei erreparatu eta bizikidetza jardunaldiak antolatu dituzte Antxeta irratiak eta Lokarrik. Ostegun honetan hasi eta hilaren 19an amaituko dira, eta horien inguruko xehetasunak ekarri dizkigu Antxetako koordinatzaile Aitziber Zapirainek.

irakurri gehiago →